OARSOALDEAN KULTURA ENERGETIKOA ALDATZEKO GOGOZ

Si en invierno tienes calor en la habitación, ¿qué haces, apagas la calefacción o abres la ventana? Si tu respuesta es “Abro la ventana!”sigue leyendo y échale un vistazo al video. Es un claro ejemplo de nuestra cultura energética.

 

Oarsoaldeko trantsizio energetikoa bultzatzeko asmoz, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Oarsoaldea Garapen Agentziak 2017an eskualdeko herritarrei eredu energetikoaren inguruan zuten jakin-minari buruz galdetu die parte-hartze prozesu baten bidez. Energia arloan, formakuntzan eta sentikortzean beharrak daudela ikusi genuen baina ez genekien herritarrek ere behar horiek ikusten dituzten eta nola bizi duten gaur egun daukagun kultura energetikoa.

 

Guztira bost saio gauzatu genituen, hezkuntzan, komunikazioan, lantokian eta etxeetan energiari buruz herritarrek zituzten interesak kontuan hartzeko asmoz.

 

Zer dakigu energiari buruz? Ze eragin du gure bizitzan? Gure inguruan? Zer ohitura energetiko ditugu? Zer aldatu nahi dugu? Nola?

 

 

sentikortze-plana2

 

Saioetan zehar eskuratutako informazio guztia bildu ostean, eskualderako sentikortze plan zehatz bat zehaztu da, prozesuan jasotako ekintzak biltzen dituen plana. Honen ildo nagusiak ondorengoak dira: hezkuntza, etxea, lantokia eta komunikazioa.

Guzti honen helburua, gure eskualdearen ohitura energetikoa aldatzea da, zehazki, Oarsoaldea eskualdekoa; herritarren kultura energetikoa definitu eta energia erabilera arduratsuago eta jasangarriago bat bultzatzeko. Guzti honengatik,  2018 eta 2020 urteen artean parte-hartze prozesutik ateratako sentikortze plana aurrera eramango dugu Oarsoaldean.

Urte honetan zehar, besteak beste, eskualdeko haur eta gazteekin hainbat ekintza antolatuko dira, Foru Aldundiaren laguntzaren bitartez herritarrentzat  eta merkatarientzat Argitu tailerrak (faktura elektrikoa ulertzeko tailerrak) egingo dira eta komunikazioa landuko da.

Oarsoaldeak eredu energetiko jasangarriago baterako bidea hasia du jada, bertan herritarrak dira oinarri nagusia, eta beraien eskura baliabideak jartzea da gure ardura. Prozesu honetan, sentikortze plan hau baliozko tresna izango dela adierazi du Jose Angel Sanchezek, Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariak.

Nola kontsumitzen dugun, horrela ekoizten dugu, eta ekoizpen horrek dakarren kutsadura azkenean pairatzen ari gara. Modu arduratsuan jokatu behar dugu.

 


 


Oarsoaldea