ZURE ENPRESA EUROHIRIAN SORTU EDO FINKATU NAHI AL DUZU? Topaketa hau zuretzat da.

La Agencia de Desarrollo Comarcal Oarsoaldea participará en un encuentro transfronterizo para personas emprendedoras que tendrá lugar el próximo 19 de octubre en Hendaia.

Sortzea jardun pertsonala da eta dinamismoa nahiz borondatea eskatzen ditu, bereziki, gure mugaz gaindiko sektorean, prozedurak desberdinak baitira. Dena den, erakunde askok, besteak beste, Oarsoaldea Eskualdearen Garapen Agentziak lanean dihardugu, arazoaz jakitun izanik. Aurrekoaren harira, ideiatik hasita proiektua gauzatu arte gure laguntza izan dezakezu.

Donostia-Baiona Eurohiriaren eremuan Oarsoaldearen kokapen estrategikoari esker, mugaz gaindiko zaletasuna duten proiektuak bultza eta har ditzakegu.

Lurralde honen kide diren erakundeen artean lankidetza dago eta lanaren emaitza modura hemendik gutxira pertsona sortzaileentzat mugaz gaindiko topaketa egingo da. Bertan Eurohirian enpresak sortzen adituak diren erakundeek parte hartuko dute, lurraldean kokatu nahi duten pertsona sortzaileei berri eman eta laguntzeko.

Sergio Ekiza Oarsoaldeako lehendakariaren esanetan, Garapen Agentziak mugaz gaindiko topaketa honetan esku hartuko du. Hendaiako Club House Ondarraitz izenekoan antolatu da hurrengo urriaren 19rako (ostirala) 14:00etatik 18:00etara. Jardunaldiak, batetik, mugaz gaindiko harremanak eta sortzailetza bultzatzen laguntzea eta, bestetik, sortzeko lurralde bezala Oarsoaldeko eskualdearen irudia zabaltzea du xede.

Topaketan Eskualdearen Garapen Agentziak gure eskualdean sortzeko dauden sistema, guneak eta zerbitzuak aditzera eman ahal izango ditu eta sortzaile interesdunek gure eskualdean kokatzean planteatutako gaiak eta zalantzak argitu ere bai.  Aldi berean, gure lurraldeko pertsona sortzaile eta enpresek merkatu berriak ireki nahi badituzte, informazioa jasotzera hurbil daitezke.

Ekitaldian izateko ez da izenik eman beharko, sarrera doakoa baita. Ekitaldian hurrengo erakunde partaideak egongo dira, besteak beste:

Trading Hendaye - Andere Nahia - Atelier Lan Berri - Aquitaine France Active - URSCOP - Herrikoa - Joint Joncaux - CCI – Pirinio Atlantikoetako Merkataritza eta Artisautza Ganbera - Bihartean – Enplegu Zentroa - Aglomeración País Vasco - GECT Aquitaine Euskadi – Oarsoaldea Garapen Agentzia - Olatukoop - Koopfabrika - Bultza - ADIE...

info +

rreusktransfr


Oarsoaldea