Denboraldia amaitzeko Errioxara

Eneko Azkarate 2016ko eka. 27a, 11:29
Bordon upategiaren aurrealdean, zapatuan.

Bergara Kirol Elkarteko futbol saileko Erregional Preferente eta Lehen Erregional taldeek denboraldi amaierako irteera egin zuten zapatuan, ekainaren 25ean. Senior mailako bi taldeetako jokalariek zuzendaritzako kide batzuekin batera, "jai egun borobila" igaro zuten Errioxa aldean.

Goizean, Briñasen hamarretakoa eta pilota partiduak izan zituzten. Ondoren Logroñon txikiteoa eta Bodegas Franco-Españolas Bordon upategira bazkaltzera. Egindako denboraldia ospatu zuten guztiek zapatuko irteerarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak