Amona Joxeparen istorioekin hitzordua

Maite Txintxurreta 2017ko abu. 27a, 15:00

Patata Tropikala taldeak txotxongiloak eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizuna eskainiko du eguaztenean (18:30) Herriko Plazan. Bereziki umeei eta familiei zuzenduta dago, eta txikienen parte hartzea ere emanaldiaren parte da.

Jarraian, ikuskizunaren nondik norakoak: "Herriko jaiak alaitzeko Amona Joxepa etorriko da. Gaurkoan hala ere arazo bat du, ez du zerbait topatzen. Halako batean liburu magikoa agertuko da. Orduan, egun berezia denez, Amona Joxepak istorioa modu berezi batean kontatuko du... txotxongiloen bitartez.

Bi azeritxoren istorioa kontatuko du, Gorrixkaren eta Buztantxoren istorioa, eta nola ehiztari gaizto batek tranpa bat jarri duen. Buztantxo tranpan erori da, eta Gorrixkak askatzen laguntzen dio."

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak