Tolosa eta Gasteizko Aurrera hartuko ditu Leintz Arizmendik aurre-denboraldian

Mirari Altube Arrese 2017ko abu. 28a, 08:32
Leintz Arizmendi taldeko jokalariak entrenatzen abuztuaren 24an, Ibarra futbol zelaian.

Aurre-denboraldiko partiduak zehaztu ditu Leintz Arizmendi taldeak: bihar, abuztuak 29, Tolosa izango du aurrez aurre (17:30), eta irailaren 5ean Gasteizko Aurrera (18:00); bi partiduak Mojategin izango dira.

Euskal Ligak irailaren 10ean hasiko du denboraldia eta Leintz Arizmendik Añorgaren aurka jokatuko du lehen partidua, etxetik kanpo.

Denboraldia gertatzeko lanak dagoeneko hasi ditu taldeak Esti Loiti eta Andoni Ezkurraren gidaritzapean. Arizmendiko, Mondrako eta UDAko neskek bat egin dute Leintz Arizmendi taldea osatzeko, eta gogotsu ekin diote lanari aurrez aurre duten erronkari heltzeko.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak