IMH Eguna 2015, argazkiak eta sailkapena

2015/01/30 01:00:00 GMT+2
IMH Eguna 2015 ospatu dugu gaur, urtarrilak 30. Goiza isilune minutuarekin hasi dugu, duela aste bete istripuz hildako bi ikasleen oroimenez eta larri zaurituta jarraitzen duenaren alde. Ondoren hainbat proba egin dituzte Heziketa Zikloetako eta Ingeniaritza Dualeko ikasleek.

IMH Eguna 2015 ospatu dugu gaur, urtarrilak 30. Lehen orduan IMHn eta Mekan isilune minutua egin dugu duela aste bete istripuz hil ziren Ingeniaritza Dualeko Alberto eta Eduardo ikasleen oroimenez eta familien alde, eta Iker osatzeko nahia azalduz txalo zaparrada batekin amaitu dugu.

Ondoren, eguraldi euritsua izan arren hainbat proba egin dituzte Heziketa Zikloetako eta Ingeniaritza Dualeko ikasleek IMHko portxearen babesean.

Karta jokua, ping-pona, Triindorra, Zerra-froga, Sokatira etabarretan, talde lanean eta koordinazioan aritu dira lehen postuak biziki lehiatuz. Bertso lehiaketaren ere izan dira aurkeztu diren ausartak eta bikain egin dute gainera. Ikusi hemen bertso-koplak...

Guztiek zorion beroa merezi dute: azkenean, puntu gehien lortu duenak lortu du lehen postua, Ingeniaritza Dualeko 2. mailako taldea, alegia.

1. Ingeniaritza Dualeko 2. kurtsokoak, 490 PUNTUrekin
2. Mantenimendu elektromekanikoko (erdi-maila) 1 kurtsokoak, 460 PUNTUrekin
3. Mekatronikako (goi-maila) 1. kurtsokoak, 290 PUNTUrekin


Sahararen aldeko liburu-salmenta ere izan dugu goizean zehar.

Zorionak eta eskerrik asko antolatzaileei ere, jai-egun hau urtez-urte ospatzeko aukera ematen diguzue eta.