Worldskills 2015: Esperientzia ahaztezina Jon Lapeirarentzat

2015/08/27 23:00:00 GMT+1
IMHko ikasleak abuztuan Brasilgo Sao Paulon parte hartu du CNC Tornu proban, Spainskills2015eko lanbide heziketako olinpiadetan urrezko domina irabazi ondoren.

Worldskills Mundu mailako lanbide heziketako probetan izan dugu Jon Lapeira, IMHko fabrikazioko zikloko ikasle azpeitiarra abuztuan. Berarekin Igor Larrañaga irakaslea joan zen tutore bezala. Topaketa Brasilgo Sao Paulon burutu zen abuztuaren bigarren astean eta Jon Espainiako selekzioarekin parte hartu zuen CNC tornu proban, Espainiako Spainskills2015 lehiaketan urrezko domina atera ondoren.

Jon Lapeirak abuztuaren 12an hasi zituten frogak eta 14an amaitu. Hurrengo egunean talde-froga egin zuten lehiakideek elkarren artean hobeto ezagutzeko. Futbolari antza duen errobota egin behar zuten bi taldetan banatuta. CNC tornu probaren podiuma Tailandia, Brasil eta Txina-Taipeiko ordezkariek eskuratu zituzten 559, 552 eta 549 punturekin. Jon Lapeirak 471 puntu lortu zituen, Frantzia, Arabia Mexiko eta Hego Afrikako ordezkarien aurretik. Ikusi emaitzak....

Froga indibidualak amaitzeko astirik izan ez bazuen ere Jonek asko disfrutatu eta ikasi du Sao Paulon bizitako esperientziarekin eta aurrez prestaketan lanekin.

 

Aurreko informazioa: