Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog / 2022, euskarazko komikigintzarako inoizko urterik onena

2022, euskarazko komikigintzarako inoizko urterik onena

e-gor 2023/02/26 12:15
Kopuruan aurreko urteetakoa ia bikoiztu da kalitatea jaitsi gabe, mugarriak izan diren gauzak gertatu dira (lehen aldiz euskaratu dira Maus eta manga), emakumezko egileetan igoera oso esanguratsua izan da, kanpoko argitaletxeak inoiz baino gehiago izan dira...

Bi hitzetan: I-KARAGARRIA!!! 2022 urtea izan da Komikipediak erregistroa gordetzen duenetik (hau da, 2000tik) euskarazko komikigintzan izan den urterik onena, baina ausartuko naiz esatera 80ko hamarkadako urrezko urteetan ere ez zela iazkoa bezalakorik izan.

Argitaratu diren euskarazko komikien kopuruari dagokionez, sarrera ilustratzen duen grafikoak dena adierazten du (klik egin daiteke handiago ikusteko). Mende honetan etengabekoa izan da goranzko joera: salbuespen puntual eta txikiekin, lehenengo hamarkadan 10 komikitik behera ateratzen ziren, bigarren hamarkadaren lehen erdian 10en kopurua gainditu eta azkenerako 20tik gorako kopuruan egonkortu zen, eta azken bost urteotan 30 baino gehiago izan dira. Bada, 2022an 67 komiki izan dira, aurreko urteko kopurua ia bikoiztuz! Gainera, sorkuntza propioaren eta kanpoko lanen itzulpenen banaketari dagokionez, biek egin dute gora maila berean, proportzioa praktikamente mantenduz.

Kopuruan izan den igoera hori, gainera, ez da inondik inora kalitatearen kaltetan izan, obra on eta oso onen proportzioa aurreko bera izan dela esan dezakegu, eta lan bikainak izan ditugu iaz ere: Amaiur! Libera State, NatashaOrreagako kronikak 2 - Munjoie!, Utzi azalari, Lurbinttoko ohoinak, Ni ez naiz Mikel Laboa, Subnormala, Iratxo txikia eta shatranj partida, Inoiz ez 2 - E eguna, No sleep till Shengal, Maus... batzuk soilik aipatzearren.

Bestalde, mugarriak izan diren zenbait gauza gertatu dira. Horietako bat da Maus euskaraz atera izana. Mundu mailan zalantzarik gabe komikirik onenetako eta prestigiotsuenetakoa den hau, Pulitzer saria irabazitakoa, euskaraz izatea gauza handia da, beti aldarrikatu dugu jada klasikoak diren honen moduko komiki guztiak euskaratu beharko genituzkeela. Eta bestea: manga edo komiki japoniarra, gazteen artean horren arrakastatsua dena eta, beraz, euskaraz izatea lehentasunezkoa eta estrategikoa dena, azkenean eta lehenbizikoz euskaratu da. Eta ez da gauza puntuala izan, ez baita bakarra atera, hiru baizik, eta 2023an eskukada parea izango omen dugu gutxienez.

Aipatzekoa da baita ere emakumezko egileen igoera esanguratsua. Joera aurreko urteetatik bazetorren ere, aurten mantendu egin da eta beste koska bat egin du gora. Komikien egiletza osoa kontuan izanda (hau da, autore ezberdinen artean proportzionalki banatuta), 67 komiki horitako 19 egin dituzte emakumezkoek (% 28) eta 26tan izan dute parte hartzeren bat (% 39). Itzulpenak lagata bertako produkzioa soilik kontuan hartuta, zenbakiak are hobexeagoak dira, % 30 eta %44. Eta ez da gutxi proportzioa aurreko urteekin konparatuta mantendu ez ezik zerbait igotzea, kontuan izanik kopuruan izan den igoera handia.

Azkenik, ezin aipatu gabe utzi kanpoko argitaletxeen euskararako itzulpenek izan duten igoera. Beti izan da gauza oso puntuala, gero azken hamarkadan Asterixen urteroko bat edo bi ateratzen aritu da Salvat, eta 2019tik Tintinen bat edo bi urtean (Zephyrum/Trilita-ren eskutik) eta Superpatataren komikiak (Bang-en eskutik) izan ditugu. Bada, aurten 9 lan atera dituzte kanpoko etxeek. 2019an izan ziren hori baino gehiago, baina Superpatataren 9 zenbaki atera zirelako. Aurten 6 argitaletxe ezberdinek atera dituzte gauzak euskaraz, aipatutakoei Panini, Hachette eta Ooso batu zaiela. Zalantzarik ez dago kanpoko argitaletxe hauek euskarazko komikigintzako azken urteotako loraldiak bultzatuta animatu direla probatzera, ea jarraitzen duten!

Urtea gozamen hutsa izan da komikizaleontzat (ez hainbeste gure poltsikoentzat). Mantendu dadila, edo, eskatzen hasita, gorantz jarrai dezala, garrantzitsua baita euskararen normalizaziorako komikietan ere presentzia izatea.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
e-gorblog

e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Harpidetza
Erantzunen harpidetza
Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10