Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog / Euskaraz argitaratutako komikiak: 2018 urteak orain arte eman duena

Euskaraz argitaratutako komikiak: 2018 urteak orain arte eman duena

Iñaki Otamendi 2018/09/20 17:48
Komikipediaren (http://www.komikipedia.eus) sortzaile Iñaki Otamendik idatzitako artikulua
Euskaraz argitaratutako komikiak: 2018 urteak orain arte eman duena

Irudia: Komikipedia

2018 urtea aurrera doa, eta udazkeneko komiki uztaren atarian, noiz Getxo eta Durangoko azokei begira komiki berrien kopurua handitzea ohikoa den, merezi du orain arte argitaratutako lanen errepasoa egitea, nobedadeen olatuak ez ditzan orain arteko perlak estali.

Kurtso hasiera honetan irakurgai bila dabilenak aniztasuna topatuko du komiki zerrendan: bai marrazketa estilo anitzak, bai liburu salduenen zerrendan goia jo duten komikiak eta baita agian sorpresa ezezagun batzuk ere.

www.komikipedia.eus datu basean jaso denaren arabera, 10 lan argitaratu dira euskaraz 2018ko lehen 9 hilabeteetan, eta posible da hilabete honetan zehar beste 3-4 gehitzea zerrendari.

Kopuru horietan oinarrituta, aipatu daiteke euskaraz zuzenean sortu direnak 2 lan izan direla, beste 2 euskal autoreen komikien euskarazko bertsioak direla, eta gainontzeko 6 itzulpenetatik 4 gazteleratik eta 2 frantsesetik itzuli direla.

Gaiak esan bezala anitzak dira, baina aurten nabarmentzen ari dira biografia kutsukoak. Ekoizpenari dagokionez, 10etik 8tan argitaletxeek Euskal Herrian dute oinarri edo delegazioa. 2018an ere autoekoizpenak edo crowfunding bidezko proiektuak badaude, eta pare baten kasuan komikiak salgai egon arren doan deskargatzeko aukera ere eskaini dute autoreek.

Euskaraz sortu direnetatik hasita eta euskal argitalpen industriako argitaldarietatik hasita, hauek dira orain arte Komikipediak jasotako datuak:

  • 1) 7 KORAPILO: J.M. Udakiolaren gidoi eta marrazkiekin eta Martin eta Xabier Etxeberria anaien testu eta olerkiekin, itsasoarekin lotura duten istorioak komikiratu dituzte, marrazketa estilo ezberdinak erabilita.
  • 2) Ian Nose-k PUERTO RICON ERE EGITEN DU EURIA komikia argitaratu du hainbat hizkuntzatan (Ahabi Comics).
  • 3) LSBAna komikia hizkuntza anitzetan argitaratu du Teresa Castro donostiarrak,  lesbiana baten bizipenak oinarri.
  • 4) Belatz marrazkilariaren GEREZI GARAIA Lucio Urtubiaren bizitzari buruzko eleberri grafikoak edizio eleanitza izan du ere. Txalapartaren eskutik Amaia Apalauzak euskarazko bertsioa ondu du. 2. edizioa salgai dago.
  • 5) INOIZ EZ izenburupean Harriet Ediciones-ek Bruno Duhamelen komiki berri bat argitaratu du euskaraz.
  • 6)  Harrieten eskutik ere ISALINE: SUKALDARITZAKO SORGINKERIA Maxe L'Hermenier gidoilariaren eta Lliya marrazkilariaren elkarlanetik.

Miel Angel Elustondo Etxeberriak itzuli ditu euskarara azken biak.

  • 7) ZUBIGILEAK Alfonso Zapico asturiarraren komikia, Eduardo Madina eta Fermin Muguruzaren arteko elkarrizketa batean oinarrituta eta Bego Montoriok euskaratua, Astiberriren eskutik.
  • 8) MAITASUNA ZAILEGIA DA: Begiko argitaletxearen eskutik, Joseba Santxo Uriartek itzuli du euskarara Andrés Guerrero Madrildarrak 2016ean gazteleraz sortu zuen komikia.
  • 9) eta 10) Madrideko Narval etxeak Daniel Piqueras Fisk marrazkilariaren 2 komiki kaleratu ditu: IO: BIZITZA HANDIA DAGO HOR AURREAN (jatorrizkoa gazteleraz 2018koa) eta GLUP: ITSASO URDINAREN AZPITIK (jatorrizkoa 2016koa) . Hitzik gabeko komikien euskarazko edizioak dira.

10 direla esan dugu baina "badok 13" esan genezake ere, Komikeri webguneak kontatu baitu Harriet etxeak egun gutxi barru 3 komiki berri argitaratuko dituela.

  • Tomoë: Gidoia Jack Manini/ Marrazkia: Tieko.
  • Mutuaren hitzak: Gidoia Laurent Galandon/ Marrazkiak Fréderic Blier
  • Hasiera berri bat: Gidoia: Gwénola Morizur Marrazkia: Marie Duvoisin

Aurten beraz "dozena" erraz gaindituko da, eta urriko hilabetean bertan komiki kopuru hau handituko dela ziur gaude (ikus http://www.komikipedia.eus/index.php?title=2018#2018edo_2019an_ARGITARATZEA_AURREIKUSTEN_DIRENAK). Estatistikek diotenez orain arte udazkenean loratzen zen zuhaitza izan da euskarazko komikigintza, baina jada ez da arraroa urtean zehar  fruitu gozo batzuk eskuratzeko aukera izatea.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
e-gorblog

e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Harpidetza
Erantzunen harpidetza
Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10