Teknologia albisteak

Interneteko eguraldi mapa parea, MerrySky eta Mountain Forecast

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-01-17 : 15:41

Benetako hotza eta negua hemen dira. Interneteko eguraldi mapei begiratzeko aukera bat. Mikel Ortiz de Etxebarria (Eztabai) irakaslea izaten da zerbitzu hauei erreparatzen dien txiolari bat, eta bere bi gomendio ekarriko ditugu gaur hona: MerrySky eta Mountain Forecast.

Eguraldi pronostikoaren datu oinarrizkoak astebeteko aurrerapen posible batekin iragartzen ditu Merrysky-k, modu argi batean. Hona arratsalde hasiera honetan atera dugun pantaila irudia, Bilborako, elurra ere badakarren pronostikoa.


Euskarazko toponimoak bilatuta ere funtzionatzen duela ikusi dugu, hona Baionarako pronostikoa. Irudia duela minutu batzuetako da, eta unean bertan euria ari badu, mapan hezetasuna marraztuta ageri da.

Mikel Eztabaik proposatzen digun beste webgune bat, Mountain Forecast. Hona Gorbeia mendiari dagokiona.

Une honetan, esan beharrik ez dago, ez da mendira igotzeko garaia, baina gorde erreferentzia hurrengo baterako: https://mountain-forecast.com 

Eta lehenago aipatu duguna: https://merrysky.net/ 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago