Teknologia albisteak

Milhaud-en mapa bilduma interesgarria

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-01-31 : 09:14

Miguel García Milhaud blogari espainiar bat da, telekomunikazioetako ingeniaria, Interneten mapa bitxi eta interesgarriak bilatzeko eta komentatzeko ohitura duena. Mapa horien aipuak sare sozialetan egiten zituen, baina orain webgune bat egin du, mapen biltegia eta bloga aldi berean, eta benetan interesgarria delako ekarri dugu hona.

Kargatu duen azkenetakoa, Life aldizkari estatubatuarrean, 1916an, Europan zegoen Gerra Handiaren aurrean marraztutako mapa katastrofista, AEBen neutraltasunak Alemania-Austriaren garaipena eta are inbasioa ekar zezakeelakoan. Urtebeteren buruan AEBeak gerran sartu zen, eta Europa Erdialdeko potentziek porrot egin zuten 1918an.

Ukrainako errepublika sobietarraren muga aldaketak 1922-1954 bitartean. 2022tik hona dugun gerrarekin gertatuko diren aldaketak marrazteko goiz da oraindik.

Astur-leonesaren atzerakada eta gaur egungo esparru linguistikoa mapa honetan (2012koa da). Adi hegoaldeko indargune horri, Portugalgo mugen barruan dagoen mirandesa baita bertako hizkuntza.

Euskal Herriaren erreferentziak bilatu ditugu, eta ez dugu asko aurkitu. Mapa linguistiko hau, garagardoa nola esaten den Europako hizkuntzena. Inoiz Sustatun aipatu izan dugun mapa etimologikoen kategoriakoa, eta artikuluko lehen irudirako ere baliatu duguna.

Ikus mapa gehiago hemen: https://mapasmilhaud.com

 

Erantzun

Sartu