Teknologia albisteak

Ciudadanos alderdiaren logo berria: ez da kargatzen, iraungitzear dago

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-01-18 : 12:01

Ciudadanos alderdi espainiarrak, gainbehera politikoan inkestetan egon arren, irudia berritu du, bere izarera "liberal eta progresista" (sic) berrestearekin batera. Irudi berriak iruzkinak sortu ditu sarean. Pare bat ikuspegitatik aztertuko dugu artikulu honetan.

Batetik, kolore aldaketa eta bereziki konbinazioa. Laranja identifikagarri batetik igaro dira konbinazio honetara, berdexka horrekin konbinatuz... Hain zuzen ere laranja bat lizuntzen denean hartzen duen kolorearekin bat eginez. Irudi berria bai, baina marka laster iraungiko delako pronostikoa hortxe dago.

Bestetik, marratxoz osatutako C edo biribil erdi hori... ez ote hain zuzen kargatzen amaitzen ez den aplikazio baten sinbolo bat? Loader bat esaten zaio interfaze-efektu horri Interneteko teknologietan.

Kargatzaileak edo loaderrak dira aplikazio bat, orri bat, elementu bat kargatzen ari dela adierazten duen ikono mugikorra da loaderra, eta hemen ikus dezakezue bilduma bikain bat: https://cssloaders.github.io/ (berrerabiltzeko aukerarekin)

Loaderren beste aldagai bat aurrerapen-barrak dira. Horiek CSS Loaders horretan ugari:

Erantzun

Sartu