Teknologia albisteak

Deialdia: 2023ko egonaldia Galesen Alan R. King Katedrarekin

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-01-24 : 15:47

Aberystwyth-en (Gales) 2023 honetan Alan R. King Katedran ikerketa eta irakaskuntza egonaldia egiteko deialdia egin dute Katedra honen sustatzaileek, Trinity Saint David Galesko Uniberstitateak eta Etxepare Institutuak.

 

Egonaldia izango da Galesaren eta Zeltikoaren Ikasketa Aurreratuetako Zentroan (CAWCS, egoitza argazkian) eta bere funtsa izango da euskal soziolinguistikagaiari buruzko jarduera akademikoak eta ikerketakoak burutzea bertan.

Eskabideak aurkezteko epea otsailaren 3an (barne) amaituko da.

Onartua izateko hautagaiak soktore titulua izan beharko du, eta gainera:

  • Unibertsitate mailako ikertzaile edo irakasle izango da unibertsitatean, edo ikerketa zentro batean, edo helduen euskalduntzeari lotutako erakunde edo organo batean, edo irakasle izango da bigarren hezkuntzako eskola batean;
  • Euskal soziolinguistikan edota euskal testuinguruan hizkuntza politikan eta hizkuntza plangintzan ikerketa ibilbidea izango du, gutxienez artikulu akademiko batekin;-
  • Ingelesean gutxienez B2 gaitasun maila egiaztatua izango du.

Alan R. King Katedraren lehen egonaldia iaz izan zen, 2022an. Katedrak hizkuntzalari gales eta euskaldun honen izena du (Alan King).

Informazio zehatza eta eskabidea egiteko formularioa, hemen.

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago