Teknologia albisteak
1

Googlek esan die katalanei bilaketa-emaitzen diskriminazioa aztertuko duela

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-01-25 : 13:07

Abenduan salatu genuen, Euskarazko Wikipediak eta Kataluniako teknofiloek ikusi eta salatutakoa, Googleren bilaketa-emaitzetan gure hizkuntzetako estekak atzerago agertzen hasi direla, espainolezkoen azpitik, euskarazko edo katalanezko konfigurazioa ondo edukita ere. Azken egunetan, kezka honen inguruan eskaera zuzenagoak egin zaizkio Googleri, Katalunian eta Euskal Herrian, eta erantzun minimo bat iritsi zaie behintzat katalanei, ikertuko dutela.

Googleren erantzun batzuetan, arazorik ez balego bezala eta gaia saihesteko ohiko taktikak ikusi dira: "kontsulta ezazu gure informazio orriak" (ez dago hizkuntza gutxituei buruzko ezer bertan), "emaitza onenak ematen saiatzen gara" (gezurra: euskalduna banaiz, euskarazko konfigurazioa badut eta JFK bilatzen badut, zergatik ematen dizkit irudi honetako emaitzak Googlek? non eta Wikipediako bi orri horiek, filmarenak eta pertsonaiarenak, euskarazko bertsioak ere badituzten).

Azkenean, Katalunian wikipedista nabarmenek egindako eskaeren aurrean (eta prentsako erreportaiak eta editorialak tarteko) Google Search Liaison, bilaketa kontuez arduratzen den Twitterreko kontuak, erreakzionatu du, zera esanez katalanei:

Alegia, katalanez idatzita, hizkuntza bakoitzarentzat emaitza errelebanteak ematen saiatzen direla, eta ikertuko durela. Baina ondo funtzionatzekotan ere denbora beharko duela...

Euskaraz egindako eskaeren artean, hemen bilduma bat. Bereziki adierazgarria eta larria da Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak ematen duen datua Googleri zuzendu zaionean:

Duela urtebeteko ohiko datuetatik hona, %30eko bisita jaitsiera eguneroko datuetan euskarazko Wikipedian. Zergatik? Edukia, terminoak, bilatuz gero euskarazko emaitzak beherago agertzen direlako Googlen orain, erdarazkoen azpian; horixe da azalpenik logikoena.

Erantzunak

2023-01-26 : 09:22

Googleren katalanezko mezu horri erantzun nion esanez euskaraz ere kezka bertsuak genituela, eta mesedez begiratzeko hizkuntza minorizatu guztien kasua. Erantzun didate ingelesez baietz, hizkuntza guztiei erreparatu nahi dietela. https://labur.eus/NixTd

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago