Teknologia albisteak

Bilboko Seriesland jaialdiara lanak aurkezteko epea irekita

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-05-13 : 16:51

Udazkenean Bilbon egingo den Seriesland ikus-entzunezkoen jaialdian lanak ikustarazteko deialdia ireki dute. Web fest eta ekoizpen digitalen haialdia gisa aurkezten da ebento hau eta azaroaren 6aren eta 11aren artean egingo da. Bertara lanak aurkezteko epea, aldiz, hilabete honetan dago irekita, maiatzaren 31a arte.

Ideia berritzaileenak saritzen dituzte, diruzko sariekin eta beste jaialdi batzuetan zuzenean parte hartzearekin.

Hainbat formatu onartzen dituzte: webserieak, podcastak, dokumentalak, trailerrak eta abar.

Halako atalak iragarri ditu antolakuntzak

- Atal ofiziala
- AMETS izeneko atala, euskal sortzaileentzat
- Trailer ayala
- Show laburren atala
- Premiere atala
-VR edo errealiate birtualeko atala, baldin eta posible bada.

Informazio gehiago: https://www.seriesland.eus/calendar/ 

Erantzun

Sartu