Teknologia albisteak

Euskara bada gaia, "zer behar dute gazteek?": horri erantzuten saiatzeko jardunaldi bat

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-05-26 : 16:34

Euskararen etorkizunaz gogoetatu eta gazteei entzuteko jardunaldiak antolatu dituzte Kontseiluak eta Jaurlaritzak lankidetzan: "Zer behar dute gazteek?", galdera hori da leloa, eta horri erantzuten saiatuko dira ekainaren 1 eta 2an Bilboko BBK Kunan izango den topaketan. Doako topaketa da baina izena eman beharra dago, astelehenera arte (maiatzak 29).

Hauxe da egitaraua:

Ekainak 1

  • 09:15-09:30. IREKIERA EKITALDIA. Idurre Eskisabel, Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia / Miren Dobaran, Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea
  • 09:30-10:15. HITZALDIA. Zer etxeko-lan egin behar ditu hezkuntzak gazteak euskalduntzeko? Iratxe Retolaz, UEUko GOI institutua
  • 10:15-11:00. HITZALDIA, Nola eragiten dute jatorri soziolinguistikoak eta hizkuntz ideologiak gazteen hizkuntz hautuetan? Nekane Arratibel Mondragon, Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien (HUHEZI) fakultateko irakasle-ikertzailea.
  • KAFE-ETENA 11:00-11:30
  • 11:30-12:15. HITZALDIA. Periferiako gazteak eta euskara. Ertza amildegi ala talaia? Naroa Jauregizuria Soziologoa, hizkuntza-kudeaketa aholkularia.
  • 12:15-13:00. HITZALDIA. Arnasguneetako gazteak eta euskara. Ekosistema zabalago baten falta? UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea
  • 13:00-13:45. HITZALDIA. Entzuten al diegu gazteei euskaraz? Itxaso Paya, Ikus-entzunezkoetan graduatua, sortzailea
  • 15:45-17:00. MAHAI-INGURUA- Gazteak hizketan. Zergatik egin euskararen alde? Euskarak zer egiten du gure alde?
    • Laura Ré, Podcastgilea
    • Cristina Oses, Soziologoa
    • Asier Urkiza, Literatura kritikaria
    • Odei Barroso, Musikaria, bertsolaria
    • Carlos Martinez, Musikaria

Ekainak 2

  • 09:30-10:15. HITZALDIA. Nola hitz egiten du egungo munduak? Josu Aztiria, Orai NLP Teknologiak-eko koordinatzailea.
  • 10:15-11:00. HITZALDIA. Nola lotzen dira euskara eta nortasun digitala? Agurtzane Elordui, EHUko Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa saileko irakaslea eta ikerlaria. / Jokin Aiestaran, EHUko Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa saileko irakaslea eta ikerlaria
  • KAFE-ETENA 11:00-11:30
  • 11:30-12:15. HITZALDIA. Nola baliatu astialdia gazteen euskalduntzean eragiteko? Amaia Perez, Hezten-eko soziolinguistika lantaldeko koordinatzailea
  • 12:15-13:00. HITZALDIA. Nola fabulatzen dute gazteek euskara? Goiatz Oiartzabal, Badalab Hizkuntza eta Gizarte Berrikuntzarako laborategiko zuzendaria.
  • 13:00-13:45. HITZALDIA. Zer diote gazteek euskaraz? Amets Aranguren, Euskalgintzaren Kontseiluko proiektu burua
  • 13:45-14:00. AZKEN PUNTUA. Laburbilduma bertsotan

Informazio gehiago

Izena emateko (maiatzaren 29a arte) eta informazio gehiago, hementxe.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago