Teknologia albisteak

Udal hauteskundeen aplikazio espainol ofiziala, euskaratuta eta denbora errealean martxan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-05-28 : 22:37

28M Locales izeneko aplikazioa prestatu du Espainiako Barne Ministerioak gaurko Hego Euskal Herriko udal hauteskundeen emaitzak emateko. Euskaraz partzialki dago, erdipurdi lokalizatuta, baina tira, zeozer. Adi, Aldundietako foru hauteskundeak eta Nafarroako Parlamentukoak ez ditu ematen aplikazioak.

Aplikazioa instalatzeko, hemendik:

Instalatzen da gazteleraz, zuk Android euskaratuta eduki arte, eta ezker menuaren interfazean azpian izango duzu hizkuntza konfigurazioa.

Eta gero zer?

Udalerri bat baino gehiago aukeratu dezakezu eta azalean itsatsita geratuko zaizu. Ondoren, itzuli ahal izango zara bata edo bestea klikatzera, emaitzak ikusteko. Emaitza horiek orduen arabera datoz:

  • Une honetan, 14.30etako partaidetza datuak daude. Udalerri bakoitzean aurreko 2019ko datuekin alderatuta.
  • 18.00etan partaidetza datuak berriztuko dituzte.
  • 20.00etatik aurrera benetako datuak etorriko dira, uste dugunez denbora errealean zenbaketak aurrera egin ahala.

Pantaila irudi hauetan ikus dezakezuenez... Euskarazko lokalizazioa halamoduzkoa da. Aldagaiak eta beren ordena (deklinabidea ez aipatzeagatik) lokalizazioan funtsezkoak direla ez dakien batek egin du lana, ikusten denez.

Datu gehiago, eta euskara txukunean Tokikom plataformaren hauteskunde emaitzetako orri ugarietan: Denetarako estekak hemen.

Erantzun

Sartu