Teknologia albisteak

UdaTIK udaleku teknologikoak Getxon

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-06-02 : 09:30

BiscayTIK Fundazioaren gaztetxoentzako udaleku teknologikoetan (UdaTIK udelakiak) parte hartzeko matrikula epea ekainaren 22a bitarte irekita da. 9 eta 14 urte bitarte dituztentzat da UdaTIK. Partehartzea doakoa da eta BiscayTIK Fundazioak Getxon duen egoitzan gauzatuko dute uztailaren 3tik 14ra bitartean, goizeko ordutegian. Ikastaroko komunikazioa euskaraz izango da, tresnak ingelesez landuko direlarik.

UdaTIK teknologian eta informatikan interesa duten haur eta gaztetxoei bideratutako udaleku teknologikoa da. Udalekuotan guztira 32 gaztek parte-hartu ahal izango dute. Udalekuotan guztira 32 gaztek parte-hartu ahal izango dute. 

Teknologiaren eta informatikaren inguruko hainbat trebetasun landuko dituzte, hala nola, programazioan, diseinu grafikoan eta Interneten inguruan. Udalekuotara bertaratzeko ez da zertan ere aurretiazko edonolako ezagutzarik izan beharko. Aplikazioak eta jokoak programatzen ikasiko dute onuradunek, egokitutako lan-saioetan eta lan-talde txikietan.

Interesa dutenek hemen dute informazio gehiago, eta izena emateko orria berriz hemen. Gogoratu parte hartzeko matrikula epea ekainaren 22a bitarte irekita dagoela.

Erantzun

Sartu