Teknologia albisteak

“Euskal Alien Nazioa” euskarazko ihes-gela berritu dute Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-06-02 : 11:34

Bilbon kokatutako Euskararen Etxean egiten den Euskal Alien Nazioa ihes-gela berritu da, eta martxan izango da ekainaren 5etik aurrera, eten baten odnoren.

Parte-hartzaileek euskarari lotutako zientzia fikziozko misterioa askatu beharko dute, aretotik atera ahal izateko:

“2155. urtean gaude. Estralurtarrak Euskal Herrira iritsi berri dira euskararekiko mirespenak itsututa. Beraien espazio-ontzia Euskal Herriko txoko guztietatik ikus daiteke. Beraien helburua argia da: euskara hartu eta beraien bizilekura eraman…”.

Jakingarriak:

  • Iraupena: Ordubete.
  • Jokalari kopurua: 2 lagun gutxienez eta 6 gehienez (talde handietan etortzea gomendatzen dugu).
  • Adina: 15 urtetik aurrera. Taldean, gutxienez, adin nagusiko batek egon beharko du.
  • Prezioa: Doan
  • Egunak: Ostegun, ostiral eta larunbat arratsaldeak.
  • Ordua: 17:30 (10 minutu lehenago etortzea komeni da).

Ekainaren 5etik aurrera erreserbak egiteko aukera izango da, hemen.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago