Teknologia albisteak

"IA dena" jardunaldia, adimen artifizialaz hausnartzeko

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-06-07 : 09:10

Azpeitiko Dinamoa ekimenak antolatu IA DENA jardunaldia datorren ekainaren 17rako. Aurtengo CAF-Elhuyar sarien baitan sorkuntza beka jaso zuen ekimen honek, eta zera da horren emaitza: Adimen Artifizialaren (ingelesezko sigletan, IA) inguruko topaketa bat.

Galdera batzuen inguruan antolatu du jardunaldia Dinamoak. Hona batzuk:

  • Zer daki egiten adimen artifizialak?
  • Badaki euskaraz egiten adimen artifizialak?
  • Zer sentitzen du adimen artifizialak?
  • Zerk egiten du hain erakargarri adimen artifiziala?

Galdera hauen eta beste batzuen inguruan, "adimen artifizialari buruz hausnartzeko eta hitz egiteko" antolatu dute jardunaldia. "Galderak egiteko, erantzunen batzuk entzuteko, eta seguru asko galdera berriak uzteko aidean".

Ekainaren 17an larunbatarekin bi partetan gauzatuko da jardunaldia, Azpeitian. Goizekoa Dinamoa Sormen Gunean izango da, eta doan den arren, izena eman behar da. Arratsaldekoa Soreasu Antzokian izango da, doan eta sarrera librekoa.

Goizeko egitaraua

  • 10:00 Aurkezpena (Kulturaz kooperatiba)
  • 10:15 Josu Aztiria (Orai-Elhuyar Fundazioa): Adimen artifizial sortzailea: guztia aldatu berdin jarraitzeko?
  • 10:45 Rosa Basagoiti (Mondragon Unibertsitatea): Datu meatzaritza, sormena eta aplikazioak
  • 11:15 Martin Etxauri Txo!? (Artista): Adimen artifizialaren argilunak jardun artistikotik
  • 11:45 Atsedenaldia
  • 12:00 Mahai ingurua: Adimen artifizialaren ertzak (Moderatzailea: Kulturaz)
    • Irati Berasategi (Fisikan gradua. Filosofia, Zientziak eta Balioak masterra)
    • Inigo Martinez Peña (Filosofian lizentziaduna. Batxilergoko irakaslea)
    • Aitzpea Leizaola (Antropologiako irakaslea EHUn)
    • Gorka Azkune (Informatikaria. EHUko irakaslea eta ikertzailea)
  • Jon Sanchezek (New Media ikertzailea eta sortzaileak, eta CAF-Elhuyar Sorkuntza bekaren jasotzailea) Semiosi-genesi proiektua jarriko du abian.

Arratsaldekoa

  • 17:00 Gaizka Izagirre (Zinema kritikaria). Androideak eta ardi elektrikoak: adimen artifiziala film eta telesailetan
    17:30 Bera (Her) filmaren emanaldia, euskarazko azpitituluekin
  • 19:30 Amaiera

Informazio gehiago hemen. 17ko goizeko jardunaldian izena emateko, hemen.

Erantzun

Sartu