Teknologia albisteak

Barredromoa egingo da berriz Eibarren apirilaren 16an

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-04-10 : 09:57

Datorren astean egingo da berriro Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) antolatutako zientziari buruzko umorezko bakarrizketen saioa, Barredromoa. Hitzordua izango da UEUren egoitza akademikoan, Markeskuan, apirilaren 176an 18.00etan.

Aurreko Barredromo batean ekitaldiak eman zuenaren kronika idatzi genuen Sustatun. Bereziki azpimarratu genuen Josu Lopez-Gazpio kimikariak egin zuen agerpena, puzkarren kimikaz serio-serio berba eginda. Aurtengo partaideen artean ere badago, beraz, adi egon. Olatz Perez de Viñaspre informatikariak adimen artifizialarekin egin zuena ere aipatu eta erreplikatu genuen egun batzuetara. 2022koak dira kronika horiek, eta harrezkero adimen artifizialak eman duen jauzi erraldoiarekin akaso ikusiko dugu berriro haren ingurukorik... batek daki.

2024ko edizio honetan bost gonbidatu taularatuko dira Idoia Torregarai UEUko komunikazio-arduradunaren gidaritzapean. Honako hauek:

Bertaratzeko izena eman behar da komunikazioa (a bildua) ueu.eus helbidera idatzita.

Erantzun

Sartu