Teknologia albisteak

Jardunaldia 17an: 'Gero eta aldeko gehiago gizartean', proposamen bat Nafarroan euskara sustatzeko

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-04-10 : 16:02

Euskaltzaleen Topaguneak 'Gero eta aldeko gehiago gizartean' ikerketa aurkeztuko du jardunaldi batean apirilaren 17an, Iruñean. Nafarroan euskararen aldekotasuna handitzeko diskurtso berriak eta argudioak aurkeztuko dituzte bertan.

Jardunaldia Iruñeko Kondestable Jauregian izango da egun osoz, apirilaren 17an asteazkenarekin. Doakoa da izena ematea baina apirilaren 12a baino lehen egin behar da, edukiera mugatua baita.

Nafarroako egoera soziolinguistikoaz eta euskararen inguruko jarrerez azterketa egin du Topaguneak azken bi urteetan, eta jardunaldian aurkeztuko dira lortutako ondorioak. Ikerketan jasotako diskurtso eta argudio berriak aurkeztuko dira, euskararen inguruko aliantzak ehuntzeko helburuarekin.

Hausnarketaz gain, aurrera begirako proposamen bat ere publiko egingo du Topaguneak jardunaldian. 2023tik jasotako materiala dokumentu batean bildu eta hainbat eragile sozio-politikoekin partekaru izan du Topaguneak azken hilabetotan, eta prozesu osoan zehar, ikasitakoa oinarri hartuta, Nafarroan euskararekiko aldekotasuna handitzeko gogoetarako txosten bat lantzen aritu dira. Horixe da aurkeztuko dutena Iruñean.

Jardunaldiaren egitaraua eta informazio gehiago, hemen.

Erantzun

Sartu