Teknologia albisteak

ETB-Basque banatzeko modu berria hasi du gaur EITBk

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-05-01 : 10:34

ETBBasque nazioarteko kanalaren zabalkundea egiteko, gaur, maiatzak 1, aldaketa teknologikoa hasi du EITBk. EITBk bere seinale hori satelite bidez zabaltzeari utziko dio gaur, eta aurrerantzean sare publikoetatik eta IP teknologiaren bidez (Internet) banatuko die kable-operadoreei, Ameriketan zerbitzu hau integratua dutenei esate baterako. 

Aldaketak, seinalearen kalitatea handitzearekin batera, zerbitzuaren jarraipen pertsonalizatuagoa egiteko aukera ahalbidetzen du. Era berean, Internet bidez ere jarraitzen ahal da ETB Basque, hemen. ETB Basquek eskaintzen dituen edukiak ikusteko, hemen duzue programazioa.

Bestalde, aldaketa honen berri emateko bideo korporatiboan, laster aktibatuko den beste zerbitzu baten berri ere eman du EITBk: GUAU. Hala nola Primeran streaming zerbitzu gisa, eta Makusi gaztetxoentzako plataforma, GUre AUdioa izango da GUAU, irrati eta podkastetako edukien biltegi eta plataforma.

Erantzun

Sartu