Teknologia albisteak

Egunean Behin, astelehenean hasiko da 11. denboraldia, Guuk-ek babestua

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-27 : 15:46

Datorren astelehenean, urtarrilaren 30ean, hasiko da Egunean Behin jokoaren denboraldi berria, jokoaren 11.a denboraldia 2019an abiatu zenetik. Denboraldi honetako babeslea Guuk telekomunikazio-enpresa izango da, aurreko denboraldiren batean ere babesle izan duguna. Denboraldi honetan laugarren urteurrena ere beteko dugu eta, hori dela-eta, areto batean zuzeneko final fisiko bat antolatzeko asmoa dugu Aste Santu aurretik, denboraldia bukatzearekin batera.

Denboraldi honek izango dituen zortzi asteak urtarrilaren 30ean hasiko dira eta apirilaren 2an amaituko. Ondorengo asteburuan, zuzeneko final hori egin nahi dugu, 2019ko abenduan Azpeitiko San Agustin aretoan egin genuen haren estilora edo. Martxoan hain zuzen lau urte beteko ditu joko eta aplikazio honek eta elkarketa batekin ospatzea merezi duela pentsatu dugu.

Aste hauetan Guuk-ek berak bi aste babestuko ditu sariekin eta beste sei babesleak izango dira:

Sarietan, Guuk-en eskutik bereziki banatuko diren telefono mugikor euskaragarriak eta haririk gabeko aurikular modeloak azpimarratu daitezke. Baina egongo da horien berri emateko aukera astez aste aurreratzen dugunean...

Eman abisu zuen taldeetan, hasi erepasatzen Wikipedia, badator eta lehia.

Erantzun

Sartu