larunbata, ekaina 09, 2018

J.M. Agirre: "...konplexu edo aurreiritzi gutxirekin..."

Hona hemen Jesus Maria Agirrek egindako bosgarren gogoeta an bere artikulua titulatzen "Gogoeta xumea esapide prepositiboez" (Administrazioa euskaraz, 100. zk, 2018:21-22):
Bosgarren burutazioa: tradizioak erakusten diguna. Gai honi dagokionez, iraganeko euskal idazle eta itzultzaileek, itxura batean, konplexu edo aurreiritzi gutxirekin jokatu izan dute XX. mendera arte. Dokumentatu nahi izan dut pixkat, eta Klasikoen gordailua webgunean begiratu bat eginez gero, baliabide sintaktiko ugari topatzen dugu latinetik edo erromantzeetatik kalkatuta.
Bai, oso egokia da gogoratzea ze, euskararen tradizioaren barruan ere, ahal da jokatu konplexu edo aurreiritzi gutxirekin afin bilatu soluzio komunikatibo egokiak ki arazoak zein joan sortzen. Bai, hori ere báda tradizioa, eta konparatzen jarrita, tradizio zaharragoa, eta areago, betikoa, izan ere betikoa baita sena e bilatzea komunikazio eraginkorragoa, modu batera edo bestera.  Ez gaitezen ahaztu ze hiztunen sen komunikatibo hori da hizkuntzen izateko arrazoia bera, eta horri eskegita, horri subordinaturik egon behar da beste guztia.

Orain dela gutxi (Berria, 2018ko ekainak 5) irakurri ahal izan ditugu honako erantzunak e Orreaga Ibarra hizkuntzalaria ki galderak e Iker Tubia kazetaria:
Asko aldatu da euskara azken ehun urteetan?

Bilakaera handia izan du arlo guztietan: lexikoan hitz pila bat galdu dira, eta berriak sartu dira; esaldiak josterakoan kalko berriak sortu dira; fonetikan aldaketak egon dira gutxinaka...

Beste hizkuntzen pare?

Hizkuntza guztiak bizirik daude, eta hizkuntzaren sena aldatzea da. Europako hizkuntza guztietan homogeneizazioa gertatu da, dialektoak gero eta lausoagoak dira. Bestalde, ingelesak denetan du eragina.

Aldaketak nabarmenagoak dira euskalkietan?

Euskara batuak bortizki eragin du euskalkietan. Alde batetik, euskara batuak homogeneizazio hori eragin du, eta ezaugarriak lausotu egin dira pixka bat. Konbergentzia aroan gaude; gero eta batuago hitz egiten dugu. Gazteak ere hara eta hona ibiltzen dira, eta berrikuntzak hartzen dituzte. Tafallako gazte batek ondo edo ostean esan diezazuke.

Batzuk kezkaturik daude, euskalkiak galduko ote diren.

Alde batetik, normala da. Esentzia galtzeko beldurra dago. Baina, beste alde batetik, hizkuntzak egokitu egin behar du, eta tresna izan behar du. Balio behar dizu esateko flipatu egin duzula edo desfasatu egin zarela. Bada hiltzen ari den lexiko bat, nekazaritzari lotutakoa, eta sortzen ari den beste bat: txateatu, whatsappeatu...
Dudarik gabe, gaur eta hemen behar dugu flipatu, eta "noiz...", eta "burúz...", eta "gáin..." eta "arté..."...

Eta bai, esan ahal da ze hizkuntzaren sena aldatzea da, justuki zeren hiztunen sena baita eraginkorkiago komunikatzea, zeren hiztunen sena, sen originala, da komunikazioa, eta horretan, guztian bezalaxe, konplexuak edo aurreiritziak ez dira baizik oztopo, oztopo larria, kasu honetan akaso fatala. []