larunbata, ekaina 23, 2018

Seber Altuberen sen garatzaile sintaktikoa

Eta zer esaten didazue gáin ondorengo esaldia e Altube? (Altube, 1959:54):
¿Nola ez, baldin perla ori gordetzen duan maskorrik gogorrena, koskolik zaillena, euskera bera dutelarik? [Altube (1959), Euskaltzaindiari, an: Euskera. 4. libk., 54 or.]
Nik dakidala, hori da lehen aldia non den erabiltzen baldin prepositiboa afin aurkeztu perpaus bat non ematen den "-larik" atzizkia ordezta ba- partikula baldintzatzailea (Orotariko euskal hiztegian behintzat ez da agertzen halako erabilerarik).

Gauza da ze Altube, puntu konkretu horretan, saiatu zen ematen aurrerapausu bat, eta, hala eginez, eman zigun guztioi lezio bat zein ez genuken ahaztu behar. Izan ere, hala eginez, Altube ari zitzaigun erakusten nóla garatzen diren hizkuntzak.

Ez zen, gainera, aurreneko aldia non Altubek egiten zituen halako saio garatzaile praktikoak: gogoratu ⇶ Altube (1950): beste harribitxi bat, non Altubek berak erabilí zuén baizik pre eta pospositiboa, biak batera:
Idazleen izenik eztet aitatuko, ori ezpaita nere egitekoa, baizik-eta, idazle guziok, erderak eraginda agertu oi ditugun idatz-jokera txarretzaz, elkar argitu ta kontu araztea baizik. [Altube, 1950, Erderakadarik txarrenak II, Euzko Gogoa, 9-10 zenbakiak]
Antzera nola genioen an sarrera hori, ez da dudarik ezen Altuberen saio garatzaile horiek dirá harribitxiak zein dúten erakusten bidea. []

Etiketak: , ,