ostirala, azaroa 02, 2018

Eider Rodriguez-ek gáin "zein" partikula: "...ideiak bururatu ahala malabarismorik egin gabe txertatzeko..."

Hemen eta hemen komentatu dugunaz gain, ondorengoa ere zioen Eider Rodriguez-ek noiz erantzuten ki Felix Ibargutxi kazetaria (2015):
Alde horretatik, 'zein' partikulak nire aldeko botoa dauka; non, noiz eta nola erabili da gakoa. Nik neuk duela ez hainbeste deskubritu nuen partikula hau (hamar bat urte?). Esan nahi dut neuri ez didatela eskolan irakatsi, eta ezagutzen dudanetik erabiltzen dut, nola bestela! Euskaraz literatura idazteko orduan dugun handicapetako bat erregistro faltarena da, eta 'zein' partikulak erregistro ezberdin baterako bidea ematen du; kolore bat gehiago da idazterako orduan. Horrez gain, eta irakasle naizen aldetik, oso erosoa da eskolak emateko orduan, ideiak bururatu ahala malabarismorik egin gabe txertatzeko abagunea eskaintzen baitu. Eta pentsatu dut partikula horrek ematen duen dinamikotasuna oso bat datorrela egungo esteken formularekin; eta horregatik agian zaigula hain erabilgarri. Mundua azaltzeko modu berrietarako balio duela, alegia». [Eider Rodriguez an deklarazio batzuk ki Felix Ibargutxi, 2015]
Hortxe dugu:
  • ... oso erosoa da eskolak emateko orduan, ideiak bururatu ahala malabarismorik egin gabe txertatzeko abagunea eskaintzen baitu.
  • ... partikula horrek ematen duen dinamikotasuna ...
  • ... hain erabilgarri.
  • Mundua azaltzeko modu berrietarako balio duela, alegia.
Bai, oro har, partikula burulehen guztiak, behin minimoki ohituta, oso dirá erosoak, dinamikoak, erabilgarriak, eta mundua azaltzeko modu berrietarako balio dute, modu irekiagoak, potenteagoak eta eraginkorragoak. []

Etiketak: , , , ,