asteartea, maiatza 14, 2019

Eta "harik (eta) ..." + "...-raino"?

Atzokoan aipatzen genuen ze "harik..." forma (bide batez, sinpleagoa zein "harik eta...") ez dela jasotzen an Euskaltzaindiaren Hiztegia, hala murriztuz gure aukera komunikatiboa. Sarrera horretan, Josu Lavinek komentatzen zuén hau:
haric (eta) ez da bakarric erabili içan demborazco erranaldietan, baicic lekuzcoetan ere:
Haric eta Iruñeraino
Eta kontuan hartuz ze "harik (eta)" ez da baizik gramatikalizazioa on erakusle ablatibo bat:
Harik hori hirugarren mailako erakuslearen ablatiboa da –forma zaharra, bizkaieran izan ezik–. (...) Gaur egun, hala ere, –TU ARTE, –eN ARTE eta horrelako perpausei hasiera emateko gramatikalizatua dagoen esaldia da, besterik gabe. [EGLU VII:102]
ez litzake izan behar batere harritzekoa (eta bai, kontrara, guztiz normala) eze "harik (eta)..." hori orobat erabil ledin kin "...-raino" ere, eta ez soilik kin "...arte". Eta justuki hala gertatzen da an Lavinen adibidea, edo an Gilenen beste hau (ikus hemen):
...gero bihurtuko zara harik eta Santa Mariako puntaraino
Euskaltzaindiaren Hiztegiak ematen digú adibide hau: "Harik eta San Ignazio arte.":
harik eta arte(an) edo arteraino hitzez amaitzen diren denborazko esaldien hasieran, indargarri gisa-edo, ezartzen den esapidea. Lan honetan jarraituko dugu, harik eta bukatu arte . Harik eta ikusi arte. Harik eta Herodes hil artean. Harik eta heldu ziren arteraino. Hain maitea zuten hizketa hau, non, harik eta goseak estutu zituen. Harik eta San Ignazio arte.
baina Orotariko Euskal Hiztegian aurkitzen ditugú, adibide horretaz gainera (beheko lehenengoa da), beste batzuk ere:
  • (Sin formas verbales). "Aik eta San Inaziyoarte, hasta llegar a Loyola" Iz Als. Kredoa akabatu eta ariketa prefazioraino dagoke jarririk. Ber Trat 124r. Zuketzaz mintzatangra, bapana bere adinetakoetarik as, aiketa sor berrietraino. Mdg 147. Salto horrek, nolazpait esan, otxandiarraren Ama Euskeraren azken agurrak-etik honat harik eta tolosarraren Eusko bidaztiarena-raino garamatzi. MEIG VIII 44. Maisu agertu zen bere garaikoen eta gerokoen aurrean harik eta azken mendearen hondarreraino. MEIG V 114.
non, bistan denez, gehienak doaz kin "...-raino".

Zergatik ibili behar gara beti ere murrizten euskararen aukerak, hala nola oztopatzen bere garabideak?

Etiketak:

2 Comments:

Blogger Josu Lavin said...

harean (eta) forma' synonymoa da.

harean eta çu ikus çaitzadan arte

= harean eta çu ikus çaitzadan
= harean eta neuc çu ikus

asteartea, maiatza 14, 2019 10:48:00 AM  
Blogger Josu Lavin said...

harean hori arean idazten date batueraz

asteartea, maiatza 14, 2019 11:04:00 AM  

Argitaratu iruzkina

<< Home