astelehena, azaroa 18, 2019

Gilen: "Euskararen hitz hurrenkeraren garaikaketa baterako materialak"

Gilenek dio (ikus hemen ere):
_____________________________
Niri interesgarria begitandu zitzaidan bere garaian harako artikulu titulatua "Euskararen hitz hurrenkeraren garaikaketa baterako materialak", non partez kritikatzen baitira Hidalgok tesian defenditutakoak. Hemen aurki daiteke:

http://www.eusko-ikaskuntza.eus/PDFAnlt/literatura/26/26343379.pdf

[Gilen]

[]

Etiketak:

2 Comments:

Blogger Bittor said...

Ez nuen ezagutzen artikulua... Gustora irakurriko det... Eskerrik asko Gilen!

Bittor

astelehena, azaroa 18, 2019 2:01:00 PM  
Blogger Bittor said...

Egia esan, artikulua artxibatua nuen nirean, baina irakurri gabea...

Oso gustura irakurri dut eta irakurritako gauza askok poztu nau. Eta oso bereziki bertan erakusten den gure tradizioarekiko errespetuak. Nahiz gero maiz ez zaidan horren fina iruditu artikuluan egiten den kontzeptu / terminologia teorikoen erabilera, edota tradizioko fenomenoen hainbat interpretazio, eta oso bereziki nola artikuluan ia etengabe egiten den jauzia OV / VO edo XV / VX edo Osv / VsO kontzeptu / fenomenoen eztabaida oso interesgarrietako ondorioetatik hizkuntzen / euskararen balizko SOV / SVO kategorizazio terminoetara, batzuetatik besteetara igaro nahiz eskupetik, ezinbesteko logika berak balira bezala, eta ez dira hala, nire ustez, noski.

Artikuluaren eztabaida sakonak eskatuko luke euskarazko esaldiaren (beste) antolaketa sistema oso baten erakustea..., artikuluan esan, ondorioztatu eta iradokitzen diren hainbat konturen (ez zuzenen edo) aurrean... Eta hori bai da tesia...

Nolanahi ea bihar-edo heltzen diodan artikuluko zenbait puntu behintzat jartzeari zalantzan edo eztabaidan behintzat, sistemarena bestelakoetarako uzteko...

Eztabaida oso interesgarria izan liteke..., uste dut...

Eta helaraziko nahiko nioke berau Mikeli berari ea berak ere interesa agertzen duen...

asteazkena, azaroa 20, 2019 5:12:00 PM  

Argitaratu iruzkina

<< Home