osteguna, abendua 26, 2019

Arana Martija (2003): "...nonbait Durangaldean kantatzen edo antzezten ziren koplak..."

Atzoko sarreran aipatzen genituen 1691ko kopla batzuk, erabilíz a versioa hen Michelena (1964), zeinen lehenengo versio idatzia jasotzen da an artikulua hen Jose Antonio Arana Martija titulatzén "Marijesiak" (2003), non autoreak zehazten digu hau:
Mexikotik irten gabe hara non agertzen zaigun bila genbiltzan bitxia. Jose Lezamiz, Mexikon bizi zen apaiz durangarrak argitaratu zuen 1699an liburu mardul bat, Vida del Apostol Santiago izenburuduna, non kopiatzen dituen Nicolas Zubiak, beste apaiz durangar batek, 1691n Donostian argitara eman zuen Dotrina baten zatiak. Zubiaren liburua ez dugu ezagutzen, baina bai zorionez Lezamizena, Mexikoko Biblioteka Nazionalean gordetzen dena (11), Lezamizen liburutik ateratzen ditugu Zubiaren «Coplas a la Encarnacion, y Nacimiento de Nuestro Senor Iesu Christo». Bi zati ditu testu laburrak: 1) Sei ahapaldi gaurko Marijesietan kantatzen diren berdin-berdinak; 2) «Coloquio entre los Pastores». Hamazazpigarren gizaldiaren azkenean topo egiten dugu Marijesien antzerkiarekin.
Nicolas Zubiaren jaioterria ezagutzen dugunez, nonbait Durangaldean kantatzen edo antzezten ziren koplak izango ditugu Lezamizen bidez ezagutu ditugunak. [Arana Martija, 2003:76-77]
Hortaz, pentsatzekoa da ze, kopla horiek kantatuko eta antzeztuko ziren. []