astelehena, martxoa 30, 2020

Horrá: "pertenitu"

Zioen atzo Gilenek:
Nik, pertinēr jatorrizko latina kontuan hartuta, pertenitu proposatzen dut standard baturako, eta, harkin batera, pertendu forma laburtua (nola mantendu eta sustendu).
Eta gauza da ze, Leizarragak aldizkatzen zituén "apartenitu" (tikan "appartenir") eta "apertenitu" formak:
Iustiziaren statuari apartenitzen zaión guzia. Lç Ins G 8r. Ezen hatsea bezala akabatzea-ere Iainkoari apertenitzen zaió. Ib. G 4v. Laudorio guzia apartenitzen zaion Iainkoa baithan glorifika ledinzat. Lç Adv * 8r. Iainkoaren resumari eta Iesus Kristen izenari apertenitzen zaizkan gauzák. Lç Act 8, 12.
bitartean-ze, adibidez, Betolazak erabili zuén "pertenezitu" (tikan "pertenecer"), ez baita hain urruti ti goragoko "apertenitu", zein, bere aldetik, konsidera liteké hibrido moduko bat arten "apartenitu" eta "pertenezitu".

Bestalde, konsideratuz ze hiru forma horiek ("apartenitu", "pertenezitu" eta "apertenitu") gerta daitezké luze samarrak (5 silaba) afin gero eroso eraman laguntzaile datibo potentzialki luzea eta kasu datiboa bera, ez dirudi batere ideia txarra, baizik areago, oso ideia ona, bilatzeá bideren bat, mekanismoren bat nondik lortu forma sinpleago bat nola izan ahal den "pertenitu" (4 silaba), zeintan, respektu "apertenitu" jada hibridoa, soilik galdu den "a-" prefijo verbala (an "appartenitu"), antzera nola an bikoteá "admiratu-miratu". Hala abantzatu liteké beste koska bat an hibridazioa zeintan jada Leizarragak emana zuen aurreneko pausu bat.

Eta gero, etorriko litzaiguke "pertendu" (3 silaba), sortua jarraikiz ber mekanismoa nondik sortu diren "mantenitu-mantendu" edo "sostenitu-sostendu", esan nahi baita euskararen mekanismo bat (akaso kasu honetan "pertentzen" forma laburragoa ez litzake hain erosoa nola "pertenitzen", nahiz azken hori izan luzeagoa). 

Bere aldetik, Josu Lavin, geroxeago-ze baztertú aditzaren erabilera transitiboa (ai! inor ez gara perfektu) nahiz forma hori izán praktikatua ganikan idazleak nola Atxaga..., beldur da ea aditza (Josuk jartzen du "pertinitu") ez ote den nahastuko kin derivaturen bat hen "pertinente" adverbioa, finean abokatuz aldé forma erabiliak nola "apertenitu" edo "pertenezitu":
pertinitu-tic pertinente dathor Neuc erabili diren formac erabilico ditut: appertenitu eta pertenecitu
Baina, alde batetik "pertenitu" ez da "pertinitu", eta bestetik, "pertenitu" aditzak arazoa izatekotan, "apertenitu" aditza, nire uste apalean, ez legoke oso urruti.

Bestetik, Josuk hor abokatzen du aldé forma erabiliak ("pertenitu" ez litzake halakoa). Baina, gauza da ze hiztunak saiatzen dirá bilatzen euren zirrikitua ki... komunikazio erosoagoa, indartsuagoa, zehatzagoa (nahiz askotan ez izán batere erraza, edo inkluso oso zaila), halatan-ze utzi ohi dituzté euren ahaleginaren arrastoak, apunteak, hariak nóndik tiratu afin bilatu soluzioak ki arazoak, abiapuntu bat nondik segitu.

Kasu honetan aurkitzen dugu ondorengo erabilera (zein, kasu honetan, ez den abiapuntua, baizik helburua bera) aterea ti hiztun anonimo bat (an "Herriaren partaidetza kultura-ondare komunitarioan: Antzuolako Mairuaren Alardearen adibidea", ganik Bullen eta Kerexeta, 2012:691):
Begi-bistan dago nahasketa orokorra dela eta “zehaztasun historikoa” falta dela: “Antzuola Nafarrura pertenitzen zen, ez zen pertenitzen, ze kontexto politikoa zegoen, ez zegoen, moruak zer ziren, ze suposatzen zen.”  [Bullen eta Kerexeta, 2012:691]
Horrá: "pertenitu". []

5 Comments:

Blogger Josu Lavin said...

Eritziz aldatzen naiz eta Gilenec proposatutacoa on onçat harcen dut: pertenitu.
Appertenitu (appartenitu) eta pertenecitu ere onac.

astelehena, martxoa 30, 2020 11:22:00 AM  
Blogger Josu Lavin said...

OEHc bethi beçala traditionea respectatu gabe!
Leiçarragac appartenitu eta appertenitu formac erabili cituen P bikoitzaz.
Bethico iruçurra' scientificoa omen den obra batean!

astelehena, martxoa 30, 2020 12:57:00 PM  
Blogger Josu Lavin said...

pertenitu eta pertenecitu
moducoac
obeditu eta obedecitu
dirade.

astelehena, martxoa 30, 2020 6:34:00 PM  
Blogger Gilen said...

Bai eta

establitu eta establezitu
ofritu eta ofrezitu
konparitu eta konparezitu
aborritu eta aborrezitu

Denak ere euskal hitz, nahiz gehienak egon proskribituta gaurko hiztegietan.

astelehena, martxoa 30, 2020 7:41:00 PM  
Blogger Erramun Gerrikagoitia said...

Bai, Gilen eta besteac euscal hiztegui oraingoetan dago haimbat amputatione lexical inulergarri eta gainera, beharbada tcharrago dena, guezur eta inexactitude lexical inaceptableac ere.
Hiztegui horiec, Elhuyar etc., behar dute revisione eta garbiqueta galantac.

astelehena, martxoa 30, 2020 9:45:00 PM  

Argitaratu iruzkina

<< Home