osteguna, uztaila 02, 2020

Lizasoko varietatea: "nor-nork" = "nor-nori-nork" singularra, aski orokorra an varietate osoa, eta gainera = "nor-nori-nork" plurala, salbuespenez, baina jasota dago

Galdetzen genuén atzo:
Existituko al da erabilerarik non flexio bera, demagun "dizut", dén erabiltzen honela?
Nik eraman dizut. (nor-nork)
Nik eraman dizut liburua. (nor-nori-nork singularra)
Nik eraman dizut liburuak. (nor-nori-nork plulara)
Existituko al da erabilera hori?
Eta gauza da ze, irakurtzen dugu an betiko Yrizarren "Morfología del verbo auxiliar vasco" (2008):

non: "yo te he" = "dizut" ("nor-nork"):

eta: "yo te lo he" = "dizut" ("nor-nori-nork" singularra):

eta, Lizason bertan, jasotzen da hau ere: "yo te los he" = "dizut" ("nor-nori-nork" plurala):

Hor ikusten dugu ze, nahizta pluraleko forma guztiak ez diren berdin nola singularrak (1. personako objetu indirektoek batzutan bádute konkordantzia plurala: "niri" eta "guri"), 2. eta 3. personetako objetu datiboetan ez da egiten komunztadura plurala, halan ze 2. personako objetu datiboetan ("zuri" eta "zuei") berdin litzaké "nor-nork" eta "nor-nori-nork" singularra eta plurala.

Edonola ere, esan behar da ze Bonapartek Lizason jasotako formetan oraindik gordetzen dela komunztadura plural hori, halan ze pensatu behar dugu ze konkordantzia horren galera partziala ez dela batere zaharra, izanik gainera aski salbuespenekoa an varietatea. Kontrara, "nor-nork" eta "nor-nori-nork" singularrak berdinak dira aski orokorki an varietate osoa. []

Etiketak: ,

2 Comments:

Blogger Josu Lavin said...

Bizcaian guero eta orocorragoa da

umea eraman dut
eta
umeac eraman ditut

moducoac erraitecotz

umeari eroan dotset
umeai eroan dotsiet

erraitea.

Eta çu eraman çaitut erraitecotz

çuri eroan dotsut.

osteguna, uztaila 02, 2020 11:09:00 AM  
Blogger Josu Lavin said...

Çuri eroan dotzut erraiten duen euscaldun alphabetatuari ecin onhartuco iruditzen çaio çuri eraman diçut erraitea, escolan edo ikastolan çu eraman çaitut ikassi duelacotz.

osteguna, uztaila 02, 2020 3:17:00 PM  

Argitaratu iruzkina

<< Home