asteazkena, urria 14, 2020

Iraganeko estruktura eta baliabide sintaktiko eta morfologiko guztiak izan behar dira iturrí e inspirazio bizigarria, inoiz ez tope hilgarria

Zioen atzo Josu Lavinek ze:

Euscal filologoec necrologo dirudite. Haiec eta ni planeta differentetaco gara eta bethi içanen gara. Euscara classicoa haiençat kiratsa darion gorphua da. Niretacotz, ordea, gorphutz vici-emaile bethierecoa.

eta nahizta ados egón kin reflexionea ezen euskal filologo gehienak interesatuago daude kin gorpuak (mekanismo hilak) ezenez kin gorputzak (mekanismo biziak eta potentzialki sortzaileak), ez zait egoki iruditzen kritika hori egitea ki bi hizkuntzalari horiek (Alberdi-García) justukí noiz ari diren aztertzen eta zabaltzen zér-eta euskara klasikoa, edo zehazkiago, euskararen mekanismo klave bat, "zein" erlatiboak, zein garai hartan (1997) zeudén are ahaztuagoak eta baztertuagoak zein gaur egun. 

Areago, bi autore horien bi artikuluok:

iruditzen zaizkit oso aportazio handiak ki normalizazioa e "zein" erlatiboak, non autoreok saiatzen diren ezagutarazten estruktura-molde bat zein, diogunez, urte horietan zegoén bereziki gainbeheran

Beste kontu bat dá kritika egitea ki euren lana, legitimoki, eta emanez arrazoiak zergátik kritikatzen dugun, hala nola ere soluziobideak. Hori da eginbeharrá e zientzia. Jakina.

Bestalde, ez dut ikusten hainbesteko ezberdintasuna arten zure (Josuren) posizio orokorra respektu auzi zinez-zentrala e garapen sintaktikoa e euskara (eta munduko hizkuntza buruazkenak), eta Alberdi-García hizkuntzalariek erakusten duten posizioa an euren artikulu horiek. Hirurok ere erakusten duzué tope moduko bat, limite bat, zein baita iragana, esan nahi baita jada egindakoa (zure kasuan Leizarraga da hasiera eta bukaerá, alfa eta omegá e estruktura sintaktiko guztiak) noiz-eta ez dut uste klasikoek espero zutenik eurak izatea tope bat, baizik, zuk esan moduan, "gorphutz vici-emailea". 

Klasikoak, eta oro har, iraganeko estruktura eta baliabide sintaktiko eta morfologiko guztiak, izan behar dira iturrí e inspirazio bizigarria, inoiz ez tope hilgarria. []

Etiketak:

12 Comments:

Blogger Josu Lavin said...

Bi hauec filologo modura baric philologo içanen lirateque, çure aburuz.
Euscara Batuac Leiçarragaren valiabide guztiac onhar ditzanean, Rubioren proposamenac garatzen has guintezque.
Neu escola maisu jubilatu bat berceric ez naiz, cein berce maisu ascoren modura (Euscal Herricoac ez direnac) classicoetaz interessatzen bainaiz spiritu çabalaz.

asteazkena, urria 14, 2020 8:29:00 AM  
Blogger Josu Lavin said...

Articulu bi horiec osso osso onac dira, baina ez dira ossoac eta bicainac. Leiçarragac indeterminatuarequin batera singularra eta plurala ere erabilcen daqui.

asteazkena, urria 14, 2020 8:44:00 AM  
Blogger Josu Lavin said...

Horra egiazko bizia zeinetik, zeinetan eta zeinetaz bizitzen eta handitzen baitira gauza guziak.

Pouvreauc ceinetic singularra erabili duque.

asteazkena, urria 14, 2020 10:54:00 AM  
Blogger Gilen said...

Topea gainditzeko, nik uste, hara heldu behar lehenik, baina egun topearen oso urrun dago euskararen komunitatea, zeina baita, komunitatea bere osoan, aurrerabidea egin behar duena.

Joño, Josu, dagoeneko jubilatu zara? Hegaz badagite urteek!

asteazkena, urria 14, 2020 11:01:00 AM  
Blogger Josu Lavin said...

Anhitz esquer, Gilen!
Joan den marchoaren 23an jubilatu nincen, nire urthebetze egunean, hiruroguei urtherequin.
37 urthe, borz hilabethe eta 23 egun lan eguin ostean, ceina ez baita macala!

asteazkena, urria 14, 2020 11:15:00 AM  
Blogger Josu Lavin said...

Niretzat Leiçarraga ez da hatsea eta fina gauça guztiena. Nehondic ere ez.
XXI. mendeco guiçaqui moderno samarra naiz, ceinec oinac lurrean baitaduzca fincaturic. Çubi bat naiz Leiçarragaren eta mende honetacoen artean, naffarreraren alde sutsuqui ari dena, sua amaitu ez dadin amoreacatic.

asteazkena, urria 14, 2020 12:13:00 PM  
Blogger Josu Lavin said...

Neu cein, ceina eta ceinac erabilcearen aldeco naiz.
Articulu determinaturic gabe: cein
Articulu determinatu singularrequin: ceina
Articulu determinatu pluralarequin: ceinac

Declinatu eguiten da HARAN hitza beçala.

cein ez da certan cual içan behar, ceren que edo quien modura ere itzul baitaiteque:

cein: que, quien

ceina = el/la/lo que/cual

ceinac = los/ las que/cuales

Adibidez:

ceinac ethorri baitira = los o las que han venido = ethorri direnac

edocein contextutan.

asteazkena, urria 14, 2020 3:03:00 PM  
Blogger Josu Lavin said...

Se lo he dicho a los que han venido

Erran derauet haiei ceinac ethorri baitira

Ez gara oraindic ausarcen honetara erraiterat:

haiei + ceinac = > ceinei

Erran derauet ceinei ethorri baitira

Cergatic ez romancearen modura? Cergatic?

asteazkena, urria 14, 2020 3:15:00 PM  
Blogger Josu Lavin said...

ceinei ethorri baitira
liçateque
ethorri direnei.
Erraz erraça.

asteazkena, urria 14, 2020 3:19:00 PM  
Blogger Josu Lavin said...

Nola erran hau?

en los sueños con los que quiero vivir

haiequin vici nahi dudan ametsetan?
ametsetan ceinequin vici nahi baitut?

asteazkena, urria 14, 2020 4:39:00 PM  
Blogger Gilen said...

Josu, begira nor relativoaren erabilera zahar hauek:

Kontu hertsi behar dugu harzaz [gure arimaz] eman segurki nori baitu bere odolaz karioki erosi. (Etxepare)

Sainduei ere egin ezak heure ezagutzea, singularki nortan baituk heure debozioa. (Etxepare)

Ez da munduan morroirik nork desakedan "nola hago?". (Lazarraga)

Juglare pare bat norekin konplitu. (Lazarraga)

Bera da norgatik dagoen esanik: horra non neuk bidaltzen dudan neure aingerua. (Astarloa)

Guztietan aditza (edo auxiliarra, agertuz gero) izenordainaren ondo-ondoan.

asteazkena, urria 14, 2020 8:18:00 PM  
Blogger Josu Lavin said...

Baiqui. Hala içaiten da. Anhitz esquer!

asteazkena, urria 14, 2020 9:38:00 PM  

Argitaratu iruzkina

<< Home