Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Burujabetzak ez du lasterbiderik

Burujabetzak ez du lasterbiderik

Amatiño 2015/05/25 22:00
“Independentziaranzko bidea luzea da” adierazi du Hasier Arraizek, aitzakia gisa edo. Tira, ez da gero aurkikunde hutsala. Batez ere, independentzia lortu gurarik, hainbat urtez mehatxuak egin, iraultza-zerga eskatu, aberkideak erail eta bestelako lasterbideak erabili izan dituztenentzat.

EAJk betidanik jakin izan du bere botoemaile guztiak ez direna abertzaleak, are gutxiago independentziaren aldekoak. Nolabaiteko ahultasun (?) hau sarri leporatu izan die (E)HBk jeltzaleei, bi tankera kontrajarriz leporatu ere, unean uneko komenentziaz.

Batzuetan, atzamarra begietan sartuz, behar besteko abertzaletasunik eza leporatzeko (ni zu baino gehiago). Beste batzuetan, ez ikusi eginez, elkarren arteko bidea urratzeko gonbitea proposatuz (gu biok, elkarrekin, nagusi). Nonbait, (E)HBk sekula uste izan ez duena zera da: bere botoemaile guztiak ere ez direla beti, zer gerta ere, berari komeni bezain abertzaleak.

Lar erraza da, ezkerreko nahiz eskuineko muturrean, zeharo errotikoa izatea, zer esanik ez oposiziotik. Nabarmen zailagoa, aldiz, gizarte-gehiengoari gobernutik erantzun nahi izatekotan.

Komunikabideei jaramonik egingo badiegu, “independentziaranzko bidea luzea da” esan omen du Hasier Arraizek, aitzakiantza. Tira, ez da gero aurkikunde hutsala. Batez ere, independentzia lortu nahirik, mehatxuak egin, iraultza-zerga eskatu, aberkideak erail eta bestelako lasterbideak edozenbat urtez erabili izan dituztenentzat.

jaime
jaime dio:
2015/05/26 15:16
Independentziaranzko bidea luzea dela ez ezik ezinezkoa dela ere esango nuke nik. Herri baten independentzia ez da herritarren desadostasun eta zatiketan oinarritzen. Euskal Herriaren historia gain gainetik irakurrita gero, konturatuko gara euskaldunen “kainismoaren” sustrai sakontasunaz: oinaztarrak vs ganboatarrak, agaramontarrak vs beaumontarrak, karlistak vs liberalak, eta, zer esanik ez, Francoren matxinadan fakziosoen alde borrokatu zuten euskaldunak vs Aberria defendatzen zuten euskaldunak.
Beste aldetik, gure Herria hiru zatitan apurtua dugu. Ikusteko da zer gertatuko den EAEn, segur aski, zatiturik dauden abertzaleak espainol alderdiren batekin lotuko dira bakoitza bere aldetik; Nafarroa, navarrísima denez gero, ezinezkoa da jakitea zer egingo duten hango morroiek; Iparraldeari dagokionez, hori tristezi handiz idazte dut, ea, ea galduta dela esan genezake. Kontuan hartuta hiru milioi, eskas, euskaldun garela, panorama izugarri beltza dugu gure aurrean.
Errematea gaztelera eta frantsesa gure hizkuntza “behikularrak” direla onartuta – euskara ahaide pobrea izanik – gu gauden bezala jarraituko dugu independentzia merezi ez dugulako!!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: