Bartzelonako pistoleruen urtiak
Poliki eta ondo dastatuz irakorri biharreko nobelia, aittitta Akilinon epokia eta giro soziala irudikatzeko. Ondo biribilduta, “jarroi hautsi” egitturia erabillitta poliki-poliki kuadruan panoramikia osatuz doiana. Halan be, dan-dana be ez dok azaltzen (nahiz eta amaieran enredoko literaturako trama-azalpen tipikua izan, mesa-kamilla baten inguruan) eta hori be, gustau jatak. Bizitzan beti geratzen dirazen alde illunengaittik.
Irakorri dotenangaittik, badirudi bere sasoian nobela honek garrantzi haundixa izan zebala: ensayo eta esperimentu askoko urtiak ei zittuan, eta honek atzera egitura klasikora bueltia hasi juan, itxuria.