Sosa & Cafrune
Egunotan Mercedes Sosa haundixan diskografixia errepasatzen nabil; ume-umia nintzala radixuan entzutzen nittuan kantuak, gerora ezagutu dittudazenak... baiña gehixenak ezezagunak izan dira neretako. Gure biharrerako lagungarri ona izango dira hamendik aurrera, beinke.
Entzun eta irakorri, irakorri eta entzun, jakindako guztien artian bere hastapenetako anekdota bat gustau jata gehixen: Argentinan hain zabalduta dagon arrazakerixiakin lotutakua, hain zuzen be.
50 hamarkada amaieran hasi zan kantuan Sosa, eta neurri baten arrakastia be izan zebala esan geinke. Jatorri indigenekua zanez, baiña, arrakasta hori mugatu xamarra izan zan. Hamen euskal musikiakin gertatzen danakin parekatu geinke: talde euskaldun “arrakastatsuak” (salbuespenen bat kenduta), nekez urtetzen dabe publiko euskaldunen ghettotik; gehixenak ezezagunak dira “mundu errealian”. Halan, disko bi grabauta bazittuan Sosak; estimatua zan; kontzertuak emoten zittuan; baiña ezin da esan masiboki ezaguna zanik. Hori 1965eko egun batez aldatu zan, Cosquin herrixan. Cosquineko jaialdixa herri musikari eskinduta bazeguan be, berak ez zekan han lekurik; hori ulertzeko, aurretiko azalpen batzu emon bihar diraz.
Esandako moduan, Argentinan (lehen eta oiñ) arrazakerixia oso zabalduta dago. Nik askotan esaten dot, Txilen eta Argentinan ibilli nintzanian, desbardinttasun haundi bat topau nebala: Txilen, kalian “indio arpegidun” jente asko ikusten zan. Argentinan, barriz, danak zuri-zuri: (ni ibilli nintzan lekuetan, behintzat); indixuak beste auzuetan zeguazen. Aparte.
Musikiari dagokixonez, hau be kontuan hartu bihar da: Cosquingo festibala “herri musikara” zuzenduta bazeguan be, “criolluak egindako herri musikara” esan biharko genduke, hobeto. Indixo usaiñik ez zekana. Horregaittik ez zeben gonbidatzen Mercedes Sosa, nahiz eta bere ibilbidia nabarmena izan ordurako.
Baiña, esandako moduan, 1965 urtia desbardiña izan zan. Jaialdixan parte hartu zeban artistetako batek ezohizko gauzia egin zeban, bere fama haundixa aprobetxauta. Jorge Cafrunek, kantatzeko txandia allegau jakonian, mikrofonua hartu eta Sosa eskenatokira deittu zeban, bere ordez kantatzeko. Cafrunek bazekixan antolatzaillien kontrako probokaziño itzala zala hori, eta hala aitortu zeban bere aurkezpenian. Hamen entzun zeinkie:
«¿Quién es esa mina con pinta de sirvienta? ¿Qué hace acá?» esaldixa be etorkizunerako geratu da, antolatzaillietako baten harriduria isladatuz. Sosak indigenei buruzko kantu hau kantau zeban, a capella, eskuko tanbor txiki batez lagunduta. Amaieran txalo zaparrada itzala jaso zeban, eta bere arrakasta haundixen sasoian hastapena izan zan.