Wednesday, March 28, 2018

Refusatzea escura dauzcagun auquera onenac

Edozein arlotan ba dira bere rankingac non zerrendatzen diren direlaco elementuac normalean hoberenetic gutien hoberen direnera. Hori, esango nuque ze, eguin ahal dela arlo guehien edo guztietan.

Halandaze revista batean hon talde politico bat bere revista municipalean dut iracurri resaltaturic eta xurgaturic articulu osotic ondoco mezua. [Nola mezuan dagoen ipinita herriaren izena nic dut ipinico baina "bastidarren" nola herria horren izena balitz Bastida.]
Gobernu honek [municipalac] ez dau bastidarron diruen gestioa bastidarrekin konpartitu nahi.
Mezua iracurlearentzat ascoz hobetuz izan ahal zen baita beste auquera communicativoago hontan
Gobernu honek ez dau nahi konpartitu bastidarron diruen gestioa bastidarrokin.
Ez al da ranking batean lehenago aguertuco azquen auquera hau valoratua?. Hara bi auquerac elkarren ondoan,

Gobernu honek ez dau bastidarron diruen gestioa bastidarrekin konpartitu nahi
eta
Gobernu honek ez dau nahi konpartitu bastidarron diruen gestioa bastidarrokin.

Ez al ditugu refusatzen escura dauzcagun auquera onenac eta gainera efficacenac?

2 comments:

Anonymous said...

Galdera: "Ez al ditugu refusatzen escura dauzcagun auquera onenac eta gainera efficacenac?"

Arrapostua: Bai, eta mila aldiz bai. Ordea, sistematikoki bai, zentzugabeki bai, temosoki bai, amorrugarriki bai, etengabe bai, erabat, arrunt eta zeharo bai, eta, are halako sintaxi ergelak baliatuko zituztela gutxienik uste genituzken idazle eta itzultzaile aipu handienekoenen izkribuetan ere, errabiatuki eta etsigarriki bai eta bai oraino.

Eritasun horrentzat ez bide da sendagairik gure herrian, ezen gutxitzeko partez beti ari baita emendatzen, ugaltzen eta askotzen nola ez bailuke eginen gure ameskaizto beltzeneko ditaken belar gaizto inbasore galkor eta zitalenak ere. "Gobernu honek ez dau nahi konpartitu bastidarron diruen gestioa bastidarrokin" bezalako esaldi bat anatema da gurean, jaun-andreak, ez esplizituki baina bai inplizituki, eta eztare nehork debekatzen duelako, BAIZIK ETA NEHORK HALAKORIK IZKRIBATZEN EZ DUELAKO GEHIAGO (Hegoaldean)!!!

Baldin erokeriak mila begitarte baditu, zuk salatzen duzun hori izango da denetan zozoena, ergelena eta umiliagarriena.

Eta sendaezina, azen ontzeko.

Fu, zikina!

Xabier Erroteta.



Erramun Gerrikagoitia said...

Sartu gabe razonamentuaren valioan seculaco peredicu gaitza, Erroteta.

Nolanahi ba dira osterantzeco gaitzac ere syntaxiaz apparte (apparte syntaxiaz) esateraco lexicoaz, presenteco purismo lexical absurdo, inulergarria eta injustificable "relevantea" (dixit esateraco Elhuyar) nola izquiriatuco bait dut dathorren astean blogean zeren prest daucat jada commentarioa mentalqui. Ba othe dugu ezertan erremedioric syntaxian, lexicoan, orthographian, ...? Zertan ari gara minimoqui pasable?

Aitzinean daucagu panorama beltz gaitz beldurgarria, indudablequi.