Eskatu Nafarroa hegoaldeko oliba olio birjina estra #Errigora
Errigoraren sarea sendotzen ari da. Iaz 30 bat herritan gauzatu zen #ESKUTIKeskura eta emaitzak izugarriak izan ziren: 30.000 litro olio banatzea lortu genuen. Aurten, berriz, 50 herritara zabalduko da kontsumo bide berri honekin bat egiteko aukera, eta bigarren olio ekoizle bat gehitu zaigu proiektura. Horrela, La Casa del Aceite eta Ablitasgo kooperatiba izango dtugu hornitzaile.
Olioa 5 litroko ontzietan banatzen da. Prezioa: olio birijina extra 20 euro; ekologikoa 28 euro.
Eskaera Eibarren egiteko:
- Sarean duzun eskaera-orria bete
- Helbide honetara idatzi: eibar@errigora.eus
- Toki hauetan eskatu: AEK, LAB, Beleko taberna, Deporra edo Kulturaleko bulegoan.
Nafar hegoaldeko uzta, eskutik eskura!