Zer eta noiz

Gehienetan, gabonen inguruan mikroklima  politiko  berezia sortzen da eta hori hedabideetan ere islatzen da  Aurten, ingurune horretan, ETAren su-etena suertatzen ari da gai errepikatuenetako bat
Egoera politikoak eta sozialak zeresan handia du aipatu dudan mikroklima efektua sortzerakoan. Baina ez  dira faktore eragile bakarrak. Alegia, egunkarietako eta agerkari digitaletako orrialdeak eta irrati-telebistako minutuak bete beharrak eramaten ditu bertako profesionalak, behin eta berriro gai berberetara itzuli behar izatera.
Hedabide horietan, ETAri buruz baina  ETAri galdetu barik aritzen direnez, zeresatekorik gabe gelditzen ari dira. Izan ere, oraingoan ETAri berba egitea tokatzen zaio. Eta, dirudienez, noiz, nola eta zer esango duen berak erabaki gura du. Ziklo aldaketa noiz izango den zaindu nahi du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude