10/28/2011

Tokian Tokiko Heroiak

Bidaian zoazenean niri bezala tokian tokiko jendea ezagutzea gogoko baduzu, gogoko izango duzu, NomadersekoTokian Tokiko Heroien figura.


Tokian Tokiko Heroiak
, bere herria bidaiariei biziarazteko proposamenak egiten dituzten pertsonak dira. Honela bidaiariek, bertakoarentzako egunerokoak diren baina kanpotik doazenentzako ezagutzea zail izango liratekeen gauzak aurkitzeko aukera emanez.

Bideo bat ere badago ideia zein den azaltzeko:



Tokian Tokiko heroi bakoitzak proposamen bat egiten duenean, bidaiariarengatik zer bilatzen duen idazten du, honela badaki berarekin harremanetan jarriko den bidaiariarekin konexio bat izango duela.

Nik jarri dut jadanik nire proposamena, beraz frotenisean jolastu, patinetan ezagutu nahi baduzue Mungiako ingurua edo kostaldeko kobazulo bitxi bat ezagutu nahi baduzue, badakizue nola jarri nirekin harremanetan ;)

Eguneraketa:
Webgunea ingelesez eta gaztelaniaz dagoen arren, gogokoen duzun hizkuntzan bidali dezakezu zure proposamena, eta dagoeneko badaude proposamenak italieraz eta portugaleraz... baina proposamena euskaraz bidaltzen duen lehena nor den oraindik ikusteko dago! ;)




Gainera, hizkuntzei zuzenduta dagoen atal bat sortu da  eta bertan hizkuntza berriak ikasi eta praktikatzeko aukerak emango dizkizuten proposamenak aurkituko dituzu.


No comments:

Bilatu