Gasak behera, putzak gora

  • Lekale guztiak ez dira eltzean egosi eta gozatuko. Egoskari ezagunez gain, beste erabilera ugari duten lekaleak badira. Sukaldetik igarotzen diren beste batzuk eltzean egosi beharrik gabe ahoratzen ditugu: baba (Vicia faba), ilarra (Pisum sativum) eta leka (Phaseolus vulgaris); horiek, berdetan jaten direnez, barazkitzat jotzen dira. Beste batzuk oliotarako edo saltsetarako erabiliko dira: kakahuetea (Arachis hypogea), soja (Glycine max)... Badira hazitarako soilik erabiltzen diren lekaleak ere: hirustak (Trifolium spp), alpapa edo luzerna (Medicago sativa), pagotxa (Trifolium incarnatum), ailorbea (Trigonella foenum-graecum), zalkea (Vicia sativa)...
     

Badira hazitarako soilik erabiltzen diren lekaleak; pagotxa (Trifolium incarnatum), esaterako. (Arg.: Lamiot-CC By SA)
Badira hazitarako soilik erabiltzen diren lekaleak; pagotxa (Trifolium incarnatum), esaterako. (Arg.: Lamiot-CC By SA)

Hazia ez dugu, era batera edo bestera, elikadurarako bideratzen; erein eta sortzen duen landarea bai, ordea. Zuzenagoa litzateke horiei lekaziak deitzea. Banaketa hori geure kulturan ulertzen da. Beste zenbait tokitan, adibidez, ilarrak lehorrak eta egosita jaten dira; han lekalea izango da ilarra.

Lekaleak, lekaziak, egoskariak, eltzekariak... Balio handiko gaiak sortzen dira landare lekadunengandik. Orain arte aipatutakoak zuzenean dastatzen ditugu: baba gozoa, lapikoko babarruna, kakahuete frijitua, soja saltsa eta pagotxa edo ailorbea janez guri-guri egin den idiskoaren zankarra gure ahosabaiak gozo hartuko ditu.

Ahosabaiaren molde kultural soiletik igaro beharrik gabe ere, gozatuko ditugun beste onurak ere badakartzate lekadunek. Lurra ongarritzea, adibidez. Landare lekadunek bakterio nitrofiloak hartzen dituzte apopilo sustraietan. Horien nitrogenozaletasunak aireko nitrogenoa hartu eta sustraien ingurura ekartzea dakar. Zenbait lekadunek fosforoa ere mugitzen omen dute lurrean. Landareak berak ederki baliatuko ditu jakiok, baina geroko geratzeko adina ere izango da. Ondoren datorren landarearentzat pagotxa. Horrek ongarri kimiko kutsatzaileen erabilera murrizten du. Zuzenean kutsadura gutxituko da, eta, zeharka, ongarri horiek egiteko bidean sortzen diren beste kutsadurak eta berotegi efektua sortzen duten gasen isurketa apaltzen da.

Klima aldaketa dakarren berotegi efektua goibeheratzeko lekaleak jan: gasak behera putzak gora!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bestelakoak
2019-05-19 | Jakoba Errekondo
Zaldaleak irabazten

Egunak gauari gaina hartzen dio udaberriko ekinozioarekin. Aurten martxoaren 20an gertatu da, 22:59an, udaberriaren atea irekiz. Eki aurrizkiak gauza bera esan nahi du. Ordura arte gaua luzeagoa zen. Egun hartan egunak eta gauak hamabina ordu izan zituzten. Ordutik eguna... [+]


2019-03-31 | Jakoba Errekondo
Klima aldaketa eta paisaia

Eguraldia aspaldian dugu hizpidean jarria; klimarena, ordea, berri samarra da. Klima aldaketa zer den argitu behar handirik ez dago. Paisaia zer den azaltzea bai, horren premia gorriagoa da. Puri-purian dago klimaren aldaketaz hitzaldi, mahai inguru edota nazioarteko... [+]


2018-09-16 | Jakoba Errekondo
Sagardoaren emakumeak

Fruituak bildu eta dolarerako bidean jartzeko sasoia da. Udarea (Pyrus communis), sagarra (Malus x domestica), mahatsa (Vitis vinifera)... Bide motz eta azkarra dirudi baina makina bat itzulinguru eta hauen saihesbide landu behar dira fruitua muztio eta muztioa edari alkoholdun... [+]


2018-07-22 | Jakoba Errekondo
Alde guztietatik jatea

Euskal Herrian nekazaritza etengabeko kolonizazioaren historia da. Toki guztietan bezala. Lehen lantzen ez zen lurra lugorritu; lehen ereiten ez zen uzta erein; lehen jaten ez zena gozatu. Dena beste nonbaitetik ekarria. Historia horietako asko idatzi dituzte nonahi laboreek;... [+]


2018-04-22 | Jakoba Errekondo
Kurka-kurka

Laboreekin egiten diren ardoetara itzuliz, ezker-aihena (Humulus lupulus) kontserbatzaile eta dasta mikatzaren eransle dute. Laboreak eta ezker-aihena uztartzeak makina bat zurrustada gozo sortua du, kurka-kurka, batik bat garagardoaren herrialdeetan. Lagun batek azaldu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude