Barrutik eta kanpotik eraldatzen

Arabako erregimeneko agintariek kontrolatu ezin duten gune bat besterik ikusten ez badute ere, Gasteizko Errekaleor auzotik pasa denak badaki hamaika arrazoi daudela hara berriz itzultzeko: ehun laguneko komunitatearen beharrak, minak eta pozak autogestionatzeko hautua, elikadura eta energia burujabetza praktikara eramateko bideak, bizitza –eta ez interes pertsonala edo negozioa– erdigunean ipintzeko saiakera, galduta ei zegoen auzo txiki batetik maila handian eragiteko  gaitasuna… Eta auzoa barrutik ezezik kanpotik ere biziberritzeko bidean, pasa den astean bi ekarpen ikusgarri jaso dituzte Italiatik: Blu kale-artista ezagunaren muralak; Boloniatik Errekaleorrera etorrita, elkartasuna eta babesa eskaini dizkie artearen bitartez.

Argazkia: Kauldi Iriondo
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.