Errekaleorrek behar zaitu!


2017ko uztailaren 23an

Eredu sozial berria eraikitzearen aldeko adibide asko ditugu gure Euskal Herri txikian, kapitalismoaren logikatik kanpokoak. Okupazio mugimenduak, azpiegitura erraldoien aurkakoak, elikagai subiranotasunean oinarrituak edo komunikabide alternatiboak. Kasu gehienetan,  mugimendu eta antolamendu kritiko hauen gaineko informazioa eta eurekiko elkartasuna, instituzio politiko-administratibo eta enpresen aldetik erasoak eta errepresio saioak izaten direnean pizten da. Hori da hain zuzen, Gasteizko Errekaleor auzoan gertatu dena. Joan den ekainaren 3an 10.000 lagun inguru bildu ginen Errekaleor Bizirik!-ek egindako deialdiari erantzunez eta Gasteizko alkate Gorka Urtaranen kontra. Manifestari askoren buruan zeuden Iñaki Azkunak Kukutzan eta Eneko Goiak Kortxoenean egindakoak. Errekaleor eredu autogestionario antikapitalistaren isla da eta horregatik eraitsi nahi dute. Gu, alde gaituzte.

Iberdrolak argindarraren zerbitzua eten eta gero, Errekaleorren trantsizio energetikoari ekin diote. Euskal multinazional energetikoak Donostian ekainaren 28an EHUko Udako ikastaro bat iragarrita zuen Trantsizio Energetikoa leloaz, baina bertan behera utzi dute data hau baino egun batzuk lehenago. Ez dakit zein izan ote den arrazoia, baina ez dut uste kasu honetan interes edo matrikulazio kopuru falta izan direnik. Ameriketako Estatu Batuetako presidente orde ohi eta Nobel sari Al Gore-k, euskaldunok zorte handia genuela esan zigun Bilboko Guggenheim-en duela urte batzuk. Aldaketa klimatikoari ekiteko Iberdrola eta Gamesa tresna oso baliotsuak dira, haren ustez. Gamesa duela gutxi Siemens alemaniarrari saldu diote eta nire aburuz, Iberdrola dugu arazoaren parte (nagusia) eta ez soluzioarena. Kapitalismoaren eredu soziala gainditzeko eredu energetikoa aldatu beharra dago eta trantsizio energetiko hori egitekotan, aldeko eta kontrako indarrak eta eragileak borrokan gaude. Iberdrolari aurre egin nahi diote Errekaleorren eta ez da erraza izango.  

Aurka eta alde. Errekaleorren aurkako maiatzeko erasoa eta gero, jende mordoa mobilizatu zen, Altsasuko gazteen kontrako zigorraren kasuan bezala. Euskal Herriko kultura politikoan oso ohikoak ditugu injustizia sozialen aurkako jarrerak eta kritikak. Aldiz, nago, irakasgai bat gainditu gabe dugula oraindik, aldeko jarrera eraikitzaileak sortu behar izateko. Gasteizko auzoan egitasmo energetiko berria martxan jartzeko diru bilketa antolatu berri dute (coopfunding.net/es/campaigns/errekaleorbizirik) eta momentuz 900 lagunek parte hartu dute. Oraindik laguntza txiki asko beharko dute aurrekontua estaltzeko. Zuk ere parte hartu dezakezu, trantsizio energetikoaren eta eredu sozial berriaren parte izateko. Ekin!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Zainduta

Umea gelan eranzten utzi, eta ni lau minutuan jantzi naiz, bi pasa behar izan ditudalako pulamentuzko kulerorik ez dudala ohartzeko, eta souvenir moduan gordeta nituen norbaiten kaltzontziloak janzteko. Nik bakarrik jakingo dut galtzen azpian Spiderman daramadala. Hogeita bost... [+]


2024-05-12 | Diana Franco
Teknologia
Norbera izatea ahaztu

Oso gogoko dut zientzia fikzioa, genero honetan istorioak oso modu aldrebesean kontatuak izaten badira ere. Fikzioa erabiliz, dugun errealitate konplexua azaltzeko edota eraldatzeko modu berriak lantzen dira. Ocativa E. Butler zientzia fikziozko idazleak, elkarrizketa batean,... [+]


Israel ahulduta eta Iran boterea hartuta

Azkeneko hamarkadan Frantziak, Erresuma Batuak eta AEBek Siria inbaditu zuten nazioarteko legedia hautsita. 2024an oraindik Washingtonek Siria okupatzeko dozena bat base militar inguru ditu eta herrialdearen petrolioaren zati handia lapurtzen du. Israelek Siriako eta Palestinako... [+]


Hamaika

Ez dakit zure herrira helduko den Hamaika diziplina anitzeko proiektu artistikoaren erakusketa.

Artelanekin batera, hamaika lekukotasun. Bertan denetarik dago: beldurra, mina, amorrua, esperantza, etsipena, indarra... Maitasunez idatzitako testigantzak. Garondoan mehatxuaren... [+]


Eguneraketa berriak daude