Sezesioen geopolitika

  • Estatu independente berri bat jaiotzeko bi baldintza behar dira: indarkeriaren monopolioa aldarrikaturiko lurraldea eta nazioarteko aitortza. Lehenengo baldintza hiru arlotan gauzatzen da, bortxa legitimoa inposatzea, zergak kobratzea eta justizia egikaritzea. Bigarren baldintzak, aldiz, herrialdez herrialde bilatzen du estatu berriaren aitortza, arrakasta neurtzeko adierazlerik egokiena nazioarteko erakundeetan ordezkaritza lortzea da, Nazio Batuen Erakundean (NBE) kide oso gisa sartzea litzateke maila gorena.

Herrialde batzuek bi baldintzak partzialki lortzen dituzte edo bakarra erdiesten dute osotasunean, bestean aurrera pausoren bat emanez edo ez. Horrela, estatu batzuek nazioarteko aitortza dute, baita gradu inportantean eduki ere. Adibidez, Palestinako Estatuak 130 herrialderen aitorpena du eta NBEko Batzarreko kide behatzailea da. Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoak hamarnaka nazioarteko aitortza ditu, baina Palestina bezala, de facto ez da independentea.

De facto independenteak diren herrialdeek nazioarteko potentzia baten babesa behar dute isolamendu ekonomikoari aurre egiteko eta indarkeriaren monopolioa segurtatzeko. Ipar Zipreko Turkiar Errepublika ez litzateke bideragarria izango Turkiaren babesik gabe, ez litzatekeen bezala Karabakh Garaiko Errepublika (Nagorno-Karabakh) Armenia gabe, Kosovo Mendebaldea gabe edo Transnistria, Abkhazia, Hego Osetia eta Donbass Errusia gabe. Katalunia baina, ezin da herrialde guzti horiekin parekatu, besteak beste, mendebaldeko inperioaren bihotzean dago eta aberatsa da, horregatik, ez dago prest benetako aldebakarreko sezesio bat aurrera emateko aita/ama bitxirik gabe, indarkeriaren monopoliorik gabe eta nazioarteko aitortza gabe. Kataluniak martxan jarri duena estrategia berritzaile bat da: jatorrizko estatua presionatzea era baketsu eta demokratikoan eseri dadin negoziatzera autodeterminazio eskubidearen aitortza eta haren egikaritzea.

Kataluniako aldebakarreko sezesioa etxean eta atzerrian aurrekari arriskutsu bat bezala ikusten du mendebaldeak. Adibidez, nola defendatu ahal izango lukete EBk eta NATOk Kataluniako aldebakarreko sezesioa eta Krimeakoa kondenatu?

Geopolitika da Kataluniako ahulgunetako bat. SESB eta Jugoslavia zatitzeko proiektuak eta desioak asko ziren aspalditik, ez da azkarra izan behar praxia eta arlo diplomatikoaren arteko hizkera bereizteko. Esloveniako erreferenduma gertatu aurretik mendebaldetik arma saltzen zitzaizkien Eslovenia eta Kroaziari eta AEBetako kongresuak Jugoslaviari finantzazioa ukatu eta errepublikei soilik finantzatzeko legea onartu zuen. Bestalde, mendebaldeak ez zuen inoiz onartu Baltikoko herrialdeen okupazio sobietarra, eta esate baterako, 1983an, Europako Parlamentuak mozio bat onartu zuen okupazioa salatuz eta Baltikoko herrialdeen independentzia berrezartzearen alde.

Kataluniako aldebakarreko sezesioa etxean eta atzerrian aurrekari arriskutsu bat bezala ikusten du mendebaldeak. Adibidez, nola defendatu ahal izango lukete EBk eta NATOk Kataluniako aldebakarreko sezesioa eta Krimeakoa kondenatu? Krimean 1990eko hamarkadan bi erreferendum antolatu ziren soberania aldarrikatzeko, trukean Kievek autonomia bahitu, argindarra moztu eta presidentea kargugabetu zuen. 2014an agertokia errepikatu eta hirugarren erreferendum batean hauteskunde erroldaren %83,1ek babestu zuen sezesioa. Tartean estatu kolpe bat egon zen Kieven eta Krimeak ejertzito eta estatu indartsu baten babesa izan du, Errusiarena.

Kataluniak bide bakarra du Espainiaren gaineko presioa handitzeko. Kostu baxuko independentziaren propaganda bukatu da. Espainia negoziatzera derrigortzeko mendebaldearen irudiak sufritu behar du gatazka honekin. Horren adierazle bada Putinek eginiko adierazpenak moral bikoitza mahai gaineratuz afera honetan. Presioak gora egiten jarraituko du aldebakarreko independentzia aldarrikapena hilabeteak iraungo duen desobedientzia zibileko ariketa erraldoi batekin uztartzen bada, eta horrek kostu ekonomiko eta pertsonalak sortuko ditu.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude