Eskola euskaldun publiko bat

Ibilaldia 1986. Baldin Bada taldearen kantaren hitzak: “Bat eta bera nahikoa euskararentzat ere, aukera publiko bat”.   

Eusko Jaurlaritzatik bultzaturiko hausnarketa daukagu mahai gainean. Badirudi hitzarmen estrategikoa izateko asmoa duela, eta beldur naiz EAEn (Euskal Autonomia Erkidegoa) mamiari helduko diogun edo bakoitzak bere txiringitoa blindatzera joko duen.

Mamia da milaka umeren hezkuntza EAEn. Denena. Abiapuntua ez da oso ona. Barneratu dugu –kristautasunaren izenean, kooperatibismoaren izenean, pedagogiaren izenean, gurasoen aukeratzeko eskubidearen izenean– ume batzuek X hezkuntza, beste batzuek Y eta besteek Z izatea.

Euskararen bidea –irakaskuntzan ere– ez da orain arte samurra izan. Eta bai, etsaiak izan ditu, etxean eta estatuetan. Baina EAEn, gaur eta hemen, ez badugu indarrean jartzen sistema bat murgiltze linguistikoa ezartzen duena ume guztientzat, euskararen biharko arazoentzat hazia ereiten ariko gara gaur.

A, B eta D ereduak justifikatu izan dira gurasoen erabakitzeko eskubidean, baina gaur egun A ereduko eskola publikoei guraso heldu berriak hara “bideraturik” eusten diete.

Ez daukagu erraza, hala ere, “bat eta bera nahiko”-ra iristeko. Lehen arazoa da nekez konbentzituko ditugula eskola kontzertuetako komunitateak beren status pribilegioduna uzteko, ume guztiendako eskola publiko hobe baten mesedetan. Ez dute nahi. Finantziazio bikoitza izateak –diru publikoa eta familien kuotak– abantailak ematen dizkie bakoitzak bere txiringitoa sinesten duenaren arabera antolatu eta gizartean baliabide gutxien dauzkaten pertsonen seme-alabak patioan ez izateko –herri gutxi batzuetako zenbait eskola kontzertaturen salbuespenez, arau orokorra da–.

Ikasleen erdia kontzertatuetan daude, eta aliaturik bilatzekotan, karitate kristauan gutxi sinesten dudanez, gertukoenak Ikastolen elkartekoak dira. Nik galdetzen dut, bat egin ahal dugu eskola euskaldun publikoa “baldin bada”:

– Murgiltze eredu bakarrekoa?
– Ikastolen Elkartean izan duten autonomia gutxienez –eta ahal bada gehiago– izango duena –eta gainera haien ondare pedagogikoa publikora ere ekarriz–?
– Orain arte haiek finantziazio bikoitzaren bidez izan dutena finantziazio publiko hutsez izango duena?
– Eta, ikastolen elkarteko beharra duten lurraldeetan (Seaska, Nafarroa, Trebiñu...). Ikastolen elkarteak emandako laguntza ematen jarraituko duguna?

Ez dut ezer suntsitzerik nahi, Ikastolen Elkartean aliatu bila ari naiz bihar euskaldun izan daitezen ume “eskandinaviar blondak, korearrak eta swahili beltzak”. Bultzatu dezagun eskola euskaldun publiko bat. Eta hori nahi ez duen helduak ordaindu dezala osorik berak nahi duen eskola pribatua.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude