Frantzia, 1939ko abenduaren 16a (Saxonia). Radio Humanité irratiaren emankizunak hasi ziren. Frantziarrek ez zekiten emisioak nondik zetozen, igorleak errepikagailua aldatzen baitzuen aldiro. Irratiak berak zioen Frantziako Alderdi Komunistaren ahotsa zela, eta irratiaren izenak berak L’Humanité egunkari komunista zekarren gogora. Baina irratia sortzeko agindua Berlindik etorri zen aste batzuk lehenago.
Protokoloa Joseph Goebbels (1897-1945) informazio eta propaganda ministroak berak sinatu zuen urriaren 30ean.
Irratia arma indartsua zela jabetuta, Goebbels doktoreak etxean probatu zuen lehenik. 1933an diru-laguntza partida handia bideratu zuen irrati-hargailuen ekoizpenera, produktua askoz merkeago saltzeko. Gerra pizterako, zazpi milioi irrati saldu zituzten Alemanian. Irrati uhinen bidez alemaniarren etxeetan eta buruetan sartu zen propaganda ministroa.
1939 urtearen amaiera, Frantziako Guduaren atarian, uhinek arerioen lerroa zeharkatzeko garaia zen. Igorgailu indartsuak instalatu zituzten Kolonian, Stuttgarten eta Leipzigen eta frantsesezko buletinak ematen hasi ziren. Alemaniar espioiei buruzko gezurrak zabaldu zituzten, esaterako, mojaz mozorrotuta ezkutatzen zirela. Hala, zenbait kasutan, frantziar soldaduek mojak bildu eta eskuak eta zintzurra begiratzen zizkieten, gizonezkoak ez zirela egiaztatzeko. Beste mamu batzuk ere erabili zituzten estrategiaren lagungarri; jauskariei zeruaren koloreko uniforme urdin argiak eman zizkieten “ikusezinak” izan zitezen.
Espioien errezeloa izurria bezala zabaldu zen eta, alarma faltsuen mehatxuak bultzatuta, milaka eta milaka frantziarrek etxea utzi zuten leku seguruago baten bila. Goebbelsek “artaldea” nahi bezala gidatzeko ordua zen.
“Toki seguruetara iristeko alemaniarrik gabeko bide” jakinak erabiltzeko gomendatu zieten buletinen bidez. Bide horiek frantziar tropek hornigaiak, armak eta zaurituak batetik bestera eramateko erabiltzen zituzten; jende uholdeak irratiz gidatuta, frantziar ejertzitoaren bideak kolapsatu zituzten eta, bide batez, alemaniar Panzerrek Parisera iristeko erabiliko zituzten bideak garbiago geratu ziren.
Gerra irabaztea beste kontu bat izango zen, baina Frantziako fronteko irrati gudua erraz irabazi zuen propagandaren maisuak.
Esmirna (Turkia), 1647. Sabbatai Zevi rabinoak (1626-1676) bere burua mesias izendatu zuen. Autoizendatze horrek ez zuen une horretan oihartzunik izan. 1651n Esmirnatik egotzi zuten eta hainbat urtetan Grezian, Trazian, Palestinan eta Egipton ibili zen, noraezean. Baina 1665an... [+]
1991n Alpeetan Ötziren gorpua aurkitu zutenetik, egoera oso onean kontserbatutako 5.000 urteko arrastoak ikerketa asko egiteko erabili dituzte. Hasieratik arreta eman zuten azalean zeuzkan 61 tatuajeek. Adituek uste zuten tatuaje horiek azalean ebaki txikiak eginda eta,... [+]
1992. eta 2006. urteen artean, Erromako Bracciano lakuko uretan, Neolito goiztiarreko La Marmotta aztarnategia industu zuten. Berriki, Plos One aldizkarian han aurkitutako bost piraguen inguruko ikerlana argitaratu dute. Ontziak 7.000-7.500 urte inguru dituztela ondorioztatu... [+]
Killingworth (Connecticut, AEB), 1701. Collegiate School goi mailako ikasketa zentroa fundatu zuten. 1716an eskola berria New Havenera aldatu zuten eta handik bi urtera, 1718an, Yale izena hartu zuen gaur egun AEBetako eta munduko unibertsitate prestigiodunetakoa denak.
Urte... [+]
2019an, Greziako Kasos uharteko uretan, ikerlan bat abiatu zuten Ikerketa Helenikoen Fundazio Nazionalak eta Greziako Kultura Ministerioak. Lanaren emaitza berriki jakinarazi dute: guztira, hainbat garaitako hamar ontzi-hondar aurkitu dituzte. Zaharrenak 5.000 urte inguru ditu... [+]