Hezkuntzarako iratzargailua

Batzuetan gertatzen da diagnostiko kolektibo batzuk, ardura eragiten diguten arren, desaktibatu egiten direla. Lozorroan sartzen dira. Hezkuntzaren kalitatearekin ere horixe gertatzen zaigulakoan nago, erdi-geldi jarraitzen dugu. Horren seinale batzuk dira: irakasle dezenteren desmotibazioa, zenbait ikasleren ikasketetarako gogo-eza, administrazioaren rol lausoa edota gurasoen hezkuntzarekiko kezka.

Zantzu horiek zuzenak balira uste dut irtenbidea ere aktore horien eskuetan legokeela. Eta batez ere, administrazio, irakasle eta gurasoengan.

Administraziotik hasita, hezkuntzaren kalitatera gerturatzeko zenbait ekinbide proposatu  lekioke. Lehena: berrikuntza pedagogikoa dela kalitaterako bide zuzenena. Administrazioak berak lideratuta edota berritze esperientzietan dihardutenak lagunduz egin daiteke. Bigarrenik, unibertsitatearen laguntzarekin, beste aldaketa sakon bat dago egiteko: irakaslearen estatusa jasotzea. Hori lortzeko irakaslegaien puntako formazioa bermatu behar da, eta horrez gain, etorkizuneko irakasle horri exigitu behar zaio hezitzaile-bokazio garbia. Hirugarrenik, berrikuntzarako nahitaezkoa den formazioa, zentroen hornikuntza eta ratioetan inbertsio handiagoa legoke. Eta amaitzeko, ikastetxeen gobernantza eta kudeaketa ereduaren berrikuspena, irudimenez eta ausardiaz.

Irakasleak. Geu gara hezkuntzaren kalitate eta berrikuntzarako eragile erabakigarrienak. Funtzio hori betetzeko motibazioa eta bokazioa behar ditugu, eta inpresioa dut irakasle multzo bat ez dagoela lanean oso pozik. Irakaslea gogotsu ez badago ez du lanean bere onena emango, eta horrek lotura zuzena du eskaintzen den kalitatearekin. Esan daiteke motibazioa aktibatzeko proiektu pedagogiko eraldatzaile bat edukitzeak lagundu dezakeela. Ze uste dut gogo hori ez dela, dagoeneko, ordainsari handiago eta lan-ordu kopuru txikiagoekin pizten. Eta bokazioarekin, ba zera, egin daitekeen gauza bakarra da bereizgarri hori irakasle izateko hautua egin aurretik ekarri.

Gurasoak. Zenbait zentzutan protagonismo askoz handiagoa behar dute ikastetxeetan. Izugarrizko ekarpena egin dezakete hezkuntza-kalitate terminotan eta hezkuntza-komunitatea artikulatzeko eta antolatzerako orduan.  

Laburbilduta, hezkuntzaren kalitatera hurbiltzeko klabeak dira: lehenengo, irakasleen motibazioa eta bokazioa; horrekin batera, berrikuntza pedagogikoa, proiektua; baita irakaslearen estatusa eta formazioa jasotzea ere. Bestetik, gurasoen parte-hartzea; horrez gain, inbertsioak eta ratio egokiak izatea, eta amaitzeko, zentroen ahalduntzea eta gobernantza eredu autonomoagoak.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude