Armagintzaren lobbya, pozarren

  • Ez da egia dirua falta denik munduan, estatuek eta Europar Batasunak dirurik ez dutenik herritarren behar soziolaboralak asetzeko. Gobernu bakoitzaren lehentasun politikoen menpe dago dena.

Stockholmeko Bakearen Ikerketarako Nazioarteko Institutuaren datuen arabera, 2017an munduko gastu militarra bilioi bat eta erdi dolarrekoa izan zen. AEBek gastatu zuten gehien, 609.758 milioi dolar; Txinak hurrena, 228.231 milioi dolar; eta Errusiak 66.335 milioi gastatu zuen iaz. Europar Batasuna osatzen duten herrialdeek 300.000 milioi dolar gastatu zituzten eta ranking horren buru dago Frantziako Estatua, 44.329 milioi dolarrekin. Espainiako Estatuak 16.227 milioi dolar gastatu zuen arlo militarrean joan den urtean.

Bistan da armagintzaren lobbya pozarren dagoela, are gehiago europar industria militarra 13.000 milioi euroko funtsarekin indartzeko joan den astean egindako iragarpenaren ondoren. “Bakearen Europar Tresna” deitzen dutena ere martxan jarri da: 10.500 milioi 2021-2027 epealdirako. Izenak izen, tresna horrekin finantzatu nahi dira beste herrialde batzuetako eraso militarrak. Gainera, Bruselak 6.500 milioi euro gordeko ditu “Europa Konektatu” izeneko mekanismora, Batasunean barrena auto militarren eta soldaduen garraioa ziurtatzeko.

Kurioski, gastu militarra eragiten duen “Defentsarako” europar politika da herrialde bazkideen artean adostasuna sortzen duen bakarretakoa. Armagintzaren lobby militarrak oso ondo funtzionatzen du Europar Batasuneko eta gobernuetako bulegoetan. Banku handiek eta multinazionalek euren interesak inposatzen dituzte. Gainerakoan, egon dadila gastu sozial apur bat ere… ozta-ozta masen matxinada eragozteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Armagintza
Europak armak erosiko ditu, zuri pentsioa kenduta

Badator gerra handi bat. Gastu militar ziztrin horiekin ez goaz inora. Trumpek bakarrik utziko gaitu oraingoan. Herritarrek prest egon behar dute Putinen aurrean... Europar Batasuneko agintarien artean nagusitzen ari den diskurtso hori, hitz bakarrean laburbiltzen da:... [+]


Europako Banku Zentralak "erreforma estrukturalak" iragarri ditu, defentsarako gastuei aurre egiteko

Europako Banku Zentraleko lehendakari orde Luis de Guindosek Europak dituen "mehatxuez" hitz egin du Bartzelonan: "Berriz ere erreforma estrukturalen inguruan hitz egin behar dugu".


ANALISIA
Ukraina EAEko kanpainan

Bi urte joan dira Errusiak Ukraina ofizialki inbaditu zuenetik eta denak adierazten du Errusiak lortu duela aurrea hartzea Ukrainari. Errusia gai izan da gerra industria baliatzen herrialdeko ekonomia haizatzeko, bere baliabide energetikoei beste aterabide bat bilatzeko eta... [+]


Eguneraketa berriak daude