Europako Kontu Auzitegiak dio AHT ez dela eraginkorra

  • Europako Kontu Auzitegiak kritika oso gogorra egin dio Europar Batasuna azken hamarkadetan eraikitzen ari den tren lasterraren sareari: ez du EB egituratzen, garestia da, ez da aurreikusitako abiadura errespetatzen eta ez du uste helburua beteko denik. Europar auzitegiko Oskar Herics-ek egin zuen txostenaren aurkezpena. EBko estatuen artean eraikitako hamalau linea aztertu dira, horietatik lau estatuen artekoak.


2018ko ekainaren 27an - 11:36

Lurralde egituraketa: "Gaizki konektatutako linea nazionalen mosaiko ezeraginkorra eraiki da”, salatu du asteartean Oscar Erics-ek, txostenaren arduradunak. Aztertutako epea 2000-2017koa da. Guztira 30.000 kilometro eraiki nahi ziren eta orain arte 10.000 eraiki dira. Txostenaren ondorioa erabakigarria da zentzu honetan: eraikuntza helburua ez da beteko aurreikusitako 2030erako.

Garestia: AHTren Kilometro bakoitza 25 milioi euro kostatzen da. 2000 eta 2017 artean EBk 23.700 milioi euro jarri du sarea finantzatzeko eta horietatik ia erdia, 11.200 milioi euro Espainiak eraman ditu. Gainera, gainkostu handiak daude eraikuntza lanetan. Txapelduna Stuttgart-Múnicht linea da, 1.800 milioi euro aurreikusi zituzten eta dagoeneko aurrekontua 13.273 milioi eurokoa da, hau da, %622 gehiago. Baina, gainkostuak oso orokorrak dira: Madril-Bartzelona-Frantziako muga, %38,5 gehiago; Madril-Leon %33,3; eta Atlantikoko ardatza %26,3.

Epeak: Txostenean salatzen denez, trenbideen eraikuntza epeak ez dira betetzen ari. Kasu larriena  Munich-Veronakoa da (Alemania-Italia, Austria zeharkatuz). Aurreikuspenen arabera, 2040rako bukatuko dute trenbidea eta duela 37 urte hasi ziren eraikitzen. Euskal Y-aren atzerapenak ere oso handiak dira. 2006an hasi ziren obrak, eta behin eta berriro atzeratu izan da amaiera eguna: 2010, 2012, 2016, 2018, 2019, 2021... Azken iragarpenen arabera 2023an amaituko dute.

Euskal Y-a: Txostenak ez du sakon aztertzen linea hau, baina oro har ez dela errentagarria izango aurreikusten du. Auzitegiaren kalkuluetan, linea bat errentagarri izateko bederatzi milioi bidaiari behar ditu urteko eta honek ez du izango; ezta Figueres-Perpiyakoak ere, esaterako. Horrez gain, lurralde egituraketari begira ere Euskal Y-ak hutsune handia izango duela azpimarratu du, abiadura handia Hendaiaraino bakarrik iritsiko delako. Frantziako Estatuan Paris-Bordele abiadura handian egiten da, baina Frantziako Gobernuak erabakia du jada ez duela eraikiko Bordele-Hendaia linea abiadura handirako.

Alternatibak: Hori guztia ikusita, EBko Kontu Auzitegiak dio serio pentsatu beharko litzatekeela egiten ari diren inbertsio guztiak tren lasterrera bideratu beharko liratekeen edo ohiko trenbideak hobetzera.

Nafarroako AHT: Europako Kontu Auzitegiak txosten gogor hau plazaratu duen unean iritsi da albistea: Alesbes-Azkoien bost kilometroko zatia esleitu dio Adifek OHL konstruktorari, 55,7 milioi eurotan. Nafarroan 200 kilometroko AHT trenbidea aurreikusita dago, eta orain arte Castejon-Iruñea zatiaren 70 kilometroetatik hamalau egin dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
Larunbatean manifestazioa egingo dute Altsasun: "Trena benetako garraiobide bihurtu dadin"

AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]


Baskoien beste herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte Nafarroan eta AHTren lanek suntsitu ditzaketela salatu dute

Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela.  Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.


Julio Villanueva (AHT Gelditu)
"Abiadura Handiko Trenik gabeko Nafarroa posible da"

Abiadura Handiko Trenaren inguruan mintzatu dira zenbait ekintzaile asteazkenean Iruñeko Zabaldin osatu duten hitzaldian. Italiako Val Susa bailarako adibidea bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan dute han sortutako mugimenduaren ordezkari bat etorri delako... [+]


Iñaki Arriolak dio AHTren lanak amaituta ikusteko oraindik "urtetxo" batzuk beharko direla

Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak onartu du herritarrak "nekatuta eta haserre" daudela obren iraupenarekin. "Euskal Y" deiturikoaren hormigoizko azpiegituraren lanak 2025ean amaituko direla hitz eman du, baina gaineko egitura guztia eta hiriburuetarako... [+]


AHT eta tren sozialerako egungo trenbidea egokitzea eskatu dute Altsasun

Nafarroa Trenaren Alde, Araba Trenaren Alde eta Goierriko AHTrik Ez plataformek Altsasun egindako prentsaurrekoan egin dute eskaera: tren lasterrak soilik erabiltzeko trenbide-azpiegitura berriak eraikitzeko proiektuak geldiaraztea, gaur egungo tren-azpiegiturak berritzea eta... [+]


Eguneraketa berriak daude