Meatzeetako harri bitxiak

  • Cork (Irlanda), 1837. Mary Harris Jones (1837-1930) ekintzaile sindikalista, gerora Mother Jones izenez ezagun egingo zena, jaio zen. Txikitan, familiarekin batera Ipar Amerikara joan zen, Irlandako Gosete Handitik ihesi.

Emakumeak meatzean lanean Galesen, Lehen Mundu Gerra garaian (arg: 'Mining review')
Emakumeak meatzean lanean Galesen, Lehen Mundu Gerra garaian (arg: 'Mining review')

AEBetan irakasle eta jostun lanetan aritu zen, baina 1867an senarra eta seme-alabak galdu zituen sukar horiaren erruz, eta handik aurrera langileen eskubideak –batez ere meatzarienak– defendatzen lan egingo zuen: grebak antolatu zituen eta, besteak beste, Munduko Industria Langileak erakundearen sortzaileetako bat izan zen. Agitatzaile guztien amona ezizena ere irabazi zuen azken urteetan. Baina agitatzaile guzti guztiak ez zituen babestu. Sufragistak, esaterako: emakumeen bozkatzeko eskubidearen aurka baino, mugimendu sufragistari hartzen zion kutsuaren aurka zegoen. Klase altuko emakumeen kontutzat zeukan eta boto eskubidea emakume langileen arazo ekonomikoak estaliko zituen beldur zen. “Plutokratek beren emazteak antolatu dituzte”, zioen, “sufragioarekin entretenituta dauzkate”.

Domitila Barrios Chungara (1937-2012) boliviarra Siglo XX meatzean jaio eta hazi zen. Senarra meatzaria zuen eta haren eskutik hasi zen meatzarien eskubideen aldeko borrokan. Besteak beste, Hugo Banzer jeneralaren diktadura militarraren amaiera eragingo zuen gose greba abiatu zuen 1977ko Eguberritan, beste lau emakume meatzarirekin batera. Gobernuaren jazarpenetik ihesi joanda, aitak marxismoari buruzko hainbat liburu helarazi zizkion eta orduan konturatu zen pentsatzen zuena han idatzita zegoela.

Gurean, Dolores Ibarruriren (1895-1989)  senarra ere meatzaria zen.  Espainiako Alderdi Komunistaren idazkari nagusia izango zenak, 1918an erabili zuen lehenengoz Pasionaria ezizena, El minero vizcaíno (meatzari bizkaitarra) izenburuko artikulua sinatzeko. Ibarruri Gallartako meatzeetan jaio zen, Abanto-Zierbenan, eta egun hortxe dago Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa. Egunotan, eta uztailaren 31a arte, Lidergo femeninoak meatze-eskualdeetan izeneko erakusketa dago ikusgai bertan. Aipatutako hiruez gain, meatzeguneetan lidergo rolak hartu zituzten beste zazpi emakumeren ibilbideak jasotzen ditu, Jatorri geografiko, ideologiko eta kultural desberdinak dituzte hamarrek, baina batzen dituzten ezaugarriak ere bai.

Ruben Vega Oviedoko Unibertsitateko historialari eta erakusketaren komisarioaren hitzetan, “ekintzatik abiatuta joan ziren beren profil ideologikoa osatzen, eta ez alderantziz”. Gainera, denak tradizionalki maskulinoa izan den eremuan, “testosteronaz betetako meatzeen munduan”, egin zieten buru gizonei, rol nabarmenak lortuz, baina emakumeen menpeko roletik, “amen eta emazteen roletik” abiatuta. Beren burua ez zuten feministatzat eta militante feministaren definizio zehatzak ere ez lituzke barne hartuko, “baina de facto baziren, menpeko rol horri aurre egitea lortu zutelako”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


"Gazteok zutik eta mugimenduan gaude, errealitate gordin baten aurrean"

Askotariko erresistentziak gorpuzten eta aldarrikatzen ditu Aiert Alberdi kantautore oñatiarrak oholtzan zein egunerokoan: gaztea, genero disidentea, euskalduna, langile klasekoa eta herri txikikoa… Musika eta feminismoa ditu indarkeria patriarkalari aurre egiteko... [+]


2024-04-24 | Estitxu Eizagirre
'Zenbat lo' liburua aurkeztu dute Asteasun
Kartzelako hormak zeharkatzen dituen ama-alaben arteko harremana hitz eta iruditara eramana

Nekane Txapartegi Suitzako kartzela barrutik eta alaba kanpotik, elkarri hamaika modutara maitasun mezuak helarazten. Horra Txalaparta argitaletxeko Zenbat lo liburuak jaso duen historia, Iraitz Lizarragaren hitzetan eta Izaro Lizarragaren ilustrazioetan. Iragan hurbileko... [+]


Eguneraketa berriak daude